Albistea

  • Eguzkik eskatzen dio Barakaldoko Udalari paper birziklatua erabiltzea

    2010-12-23
    Partekatu - Compartelo

    Udal Erregistroan sartutako eskaera baten bidez Eguzkik eskatu dio Barakaldoko Udalari inprimakin ofizialetan paper birziklatuaren erabilera.

    gutunazala2

    Alkate jauna: Gutunak bidaltzerako orduan erabiltzen den izugarrizko birziklatu gabeko paper kantitateari erreparatu eta gero, Eguzki Talde Ekologistak paper ?arrunta? daukaten milaka gutunen azala paper birziklatua dutenengatik aldatzea eskatzen dio Udaletxeari, aldaketa txiki honek milaka zuhaitzen mozketa ekidin zezakeen eta. Halaber, Udaletxea Agenda 21ren Akzio Planaren jarraitzaile eta defendatzaile sutsua denez gero, garapen jasangarriaren bidean naturaltasunez eman beharko litzatekeen praktika izan beharko litzateke hau, bestelako erakundeentzat eredu gisa baliogarria izan zitekeena. Jasangarritasuna oinarritzat hartuta ingurumen eta ekonomia polĂ­tikak eta politika sozialak bateratzea plan honen helburua izanik, Aldaketa Klimatikoa sorrarazten duten berotegi- efektuko gasen emisioa txikitzeko lagungarria diren mota honetako ekintza zuzenak burutzea baino hobeagorik ez dago. Beste aldetik, gaur egungo testuinguru ekonomikoa kontuan hartuta, Udaletxeak ekintza hau bertako ekonomia berpizteko baliabide bezala ez ikusteak harritzen gaitu. Gero eta baliabide ekonomiko independiente gutxiago dituen gure lurraldearen industria-konplexua indartzeko aukera izan zitekeen, Zuen erantzunaren zain, Adeitasunez, Barakaldon, 2010eko abenduaren 1 ORAINDIK ERANTZUNAREN ZAIN !! LOTSAGARRIA


    Partekatu - Compartelo