Albistea

  • Ez utzi Sakanatik pasatzen!

    2011-04-16
    Partekatu - Compartelo

    Apirilaren 16an, larunbata, martxa bat eginen dugu Sakanako AHT Gelditu Elkarlanakook Abiadura handiko trenaren inposaketa eta hainbat arlotan eraginen lituzkeen kalteak salatzeko.

    Martxa Etxarri Aranatzko plazan hasiko da goizeko 9:30etan, baino lehen txokolatada bat eginen da gosaltzeko. Handik Bakaikura joanen gara eta gero Iturmendira, non hamaiketako bat eginen da 11:15etan gutxi gora behera. Gero martxa Urdiaindik pasako da, eta azkenik Altsasura ailegatuko da, eguerdiko 13:00etan. Altsasun manifestazio bat eginen da ailegatzerakoan, eta gero bazkari popular bat.
    Eman dugun hordutegiak estimatuak dira, abiadura gutxiko martxa izango dela eta. Gainera, hamabietakoekin gelditu gaitezke lasai, eta ordun 24 minutu atzerapena izan dezakegu.
    Martxa bideberri generaletik ingua, oseake dena asfaltoz izen ber da, ta ez do arazoik silletak yamateko. Geñas kotxe bat aurretik ta beste bat atzetik fangua, segurtasunangatik.
    ahtsakana

    Partekatu - Compartelo