Albistea

  • Armagintzaren aurkako Bizi Martxa

    2011-04-28
    Partekatu - Compartelo

    Gaur Apirilak 26, asteartea, antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak Armagintzaren kontra egingo den Bizikleta martxa aurkezteko prentsaurrekoa egin dugu.

    armagintza

    Ekintza honek, bertoko arma enpresek Israeleko ejertzitoaren bidez Palestinar herriari egindako erasoetan duten inplikazioa salatu nahi dugu. Horretaz aparte aurten ere ikusi ahal izan dugu bere inplikazioa Libiako gerran bai Libiari arma salmentarekin eta baita NATOri.
    Senerrek, esate baterako, Rafael Israelgo armagintzari beren hegazkin militarretarako sentsoreak diseinatzen dizkio gero biztanleak bonbardatzeko Gazan eta ITPk elkarlanerako itunak ditu Gadafiren erregimenarekin eta orain mantenimendu eta konponketa lanak egiten ditu NATOk Libian gaur egun erabiltzen dituen f-18 konbate-hegazkinetarako
    Armagintza industria militarra, zibilera bihurtzea exijitzen dugu. Iragan hurbil batean honen ereduak izan ditugu. Ekintza honekin zer ikusi handia duen Orbeako bizikleta fabrika esaterako, zeinek hasiera batean pistola, errebolber eta antzeko armak fabrikatzen zituen.Euskal Herriko armagintzan ehun enpresa inguruk hartzen dute parte. Sektore honek estatuan duen garrantzia % 15-20 tartean jarri dezakegu.
    Bizikleta martxa hau hurrengo larunbatean, apirilak 30, goizeko 11etan Bizkaiko Foru Aldunditik aterako da (Bide Nagusia, 25). Mobilizazio honetan Victor Hugo Garridok parte hartuko du 2009ko txirrindularitza-paraolinpiko munduko txapelketan irabazi zuena. Barakaldo eta Getxora hurbilduko gara, Bizkaiko arma enpresa nagusienetakoen ateetara. Zehazki, Hauxe da enpresa hauek egiten dutenak:
    ? SENER (GETXO): Ingeniaria militarrean jarduten duen enpresa. “Eurofighter”, Europako gerra hegazkinen hainbat atal , eta “Taurus” kepd-350 kruzero misilak fabrikatzen ditu. 2001 urtetik hona, Israelgo RAFAEL armagintza enpresarekin batera, IHU unitate fabrikazio eta garapenean parte hartzen du, Recceliteko “Pods”ak egiteko ezinbestekoak. Sentsore hauek bonbardatuko den helburua kokatzeko eta fokalizatzeko erabiltzen dira. Israelgo ejertzitoak Palestinar herriaren kontrako erasoetan erabiltzen ditu.
    ? PRECICAST (Barakaldo). Airbus A400A militar garraio hegazkin militarrerako eta europar gudu hegazkinaren atalak egiten ditu.
    Euskal armagintzak urtero 600 milioi eurotako salmentak ditu, eta 3000 langile ditu. Heriotzako negozio honek aurten % 15ko igoera izan du. Salmenta hauek EEBBetako, Ingalaterrako, Marokoko, Egiptoko, Brasileko Mexikoko eta Argentinako Defentsa ministerioak erosten dituzte. Euskal instituzioek ematen dizkioten diru-laguntzak ere salatu nahi ditugu. SAPA enpresa taldea adibidez, (%98a armagintza) bueltatu behar ez dituen 8 milioi eurotako kopurua jaso du euskal administrazio ezberdinetatik.
    ASKAPENA, EGUZKI, MEWANDO SAREA, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT eta KOMITE INTERNAZIONALISTAK

    Partekatu - Compartelo