WIFI etxean ?. hobe EZ

WiFi-ri buruzko informazioa eta euskarriak zure eskura auzokoei informazio hau helerazi nahi badiezu.

wifi1

Gero eta gehiago erabiltzen dugu WiFi gure etxean. Internetarekin konektatzeko erraztasuna eta erosotasunak eta telefono-operadorek egiten duten eskaintzak lagundu dute bere zabalpena handitzen.
Hala ere, inork ez digu azalpenik ematen uhin hauen kontrolik gabeko zabalpenak eta esposizio iraunkorrak gure osasunari ekar diezaiokeen arriskuez, gaur egun “Kutsadura elektromagnetikoa” izenez ezagutzen denaz (Antena eta telefono mugikorrek sortzen dituzten uhinekin batera).


2011ko maiatzaren 27ko datarekin Europako Kontseiluak Eremu  elektromagnetikoek sor ditzaketen arriskuez eta beren eragina  ingurugiroan 1815 zenbakiko ebazpena jaulki du. Eta besteak beste dio:…….

LABURBILDUZ:
-Ikastetxeetan WiFi eta telefono mugikorren erabilerarekin arreta neurriak hartu behar badira, arrazoi gehiagoz geure etxean.
-Internetekin konektatzeko kablea erabili. Wifiren erabilera ezinbestekoa bazaizu erabili soilik behar duzunean eta gero indargabe ezazu. Horrela ekidingo duzu bere uhinekiko etengabeko esposizioa, batez ere gaueko lo orduetan.
-Telefono mugikorra neurriz erabili eta ez utzi zure seme-alaba txikiei erabiltzen.
Zure familia, auzoko eta zure osasunagatik
WIFI etxean ….. hobe EZ