Albistea

  • Denok gara Kukutza! Mobilizazioa

    2011-09-28
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKI Talde Ekologistak, pasadan astean Errekalde Auzoko Kukutza Gaztetxearen suntsiketa eta hau salatzeko egin ziren elkartasun ekintzetan parte hartu zutenen kontra poliziak izandako jarrera salatzeko burutuko diren hainbat ekintzetan parte hartzeko deialdia egiten du:

     kUKUTZA FESTA AKZIIOA !!

    • Asteazken honetan, hilak 28, goizeko 10:30etan prentsaurrekoa Ekoetxean.
    • Ostegun honetan, hilak 29:
      • Goizean: Kukutzako Batzordeak Bilboko Udaletxean plenoa (10:30tan) ospatzen den bitartean salaketa ekintza bat egiteko deialdia egiten du.
      • Arratsaldeko 19:00etan manifestakzioa Denok Gara Kukutza! lelopean. Manifestazioa Bilbon, Eusko Jaurlaritzak duen egoitzatik Bilboko Udaletxeraino, izango da. Manifestaziora laranjaz jantzita etor zaitezte! Bilboko kaleak kolorez eta humorez bete dezagun!!
    • Larunbat honetan, urriak 1, Pirritx eta Porrotx-ek emanaldi bat eskainiko dute Errekalde Auzoan.
    • Hurrengo larunbatean, urriak 8, Kukutza Gaztetxeak manifestazioa antolatu du Azkunaren dimisioa eskatzeko.

     

    DENOK GARA KUKUTZA !! MOBILIZAZIOAK


    Partekatu - Compartelo