Albistea

  • Promotorak hala eskatuta, Muntsaratzeko 450 etxebizitzen proiektuaren plan partziala aldatu du udal gobernuak PNVren babesarekin.

    2011-10-01
    Partekatu - Compartelo

    Azken udalbatzan Muntsaratzeko UR-8 sektoreko etxebizitzak faseka egiteko baimena eman zioten promotorari Abadiñoko Independienteek eta PNVk.

    Azken udalbatzan Muntsaratzeko UR-8 sektoreko etxebizitzak faseka egiteko baimena eman zioten promotorari Abadiñoko Independienteek eta PNVk. Etxebizitzak saltzeko dituzten zailtasunen ondorioz, Muntsaratz auzoko urbanizazio berriko etxeak faseka egiteko baimena eskatu zion duela zenbait aste FEAR enpresak udalari. Oraingoan ere, etxebizitza tasatuen hitzarmenarekin egin bezala baiezkoa eman diote AIk eta PNVK. Bilduko bost zinegotziek, koalizio berria izaki, bozka eman aurretik proiktuaren gainean duten iritzia plazaratu eta proposamen berri bat eskeini zieten gainontzeko alderdiei. Hauen aburuz, 1250 herritarren eskaeraren aurka onartutako makroproiektu baten aurrean aurkitzen gara, eta herriko azpiegiturak, eskola, osakidetza, ur hornikuntza kasu, ez daude inolaz ere egokituak izango dugun berehalako hazkunde demorafikoari aurre egiteko. Honetaz gain, ?lehen etxebizitzaren bila dauden herritar ugarik behar hau asetu gabe jarraitzen dute, eta honek argi uzten du arazoak akzebilitatean datzala eta ez eraikitako etxebizitza kopuruan? gaineratu zuten Bildukideek. Proiektuarekiko aurkakotasuna agertu ondoren, egungo egoeran Abadiñoko herritarren interesen alde jokatuko zutela adierazi zuten eta ondorioz urbanizazioa faseetan banatzea ongi ikusten dutela, ? izan ere, 112 famili daude datozen hileotan bertara bizitzen joatekotan eta urbanizazio guztia amaitua egon arte itxaron behar izatea arazo latza izango litzateke familiontzat?. Hala ere, faseen diseinua eta aldaketak egiterako orduan hirigintzako batzordeko kide guztion baiezkoa lortu behar izatea proposatu zuten Bilduko zinegotziek, ?era horretan enpresek zenbait alderdi politikoren bidez bere interes pribatuen aldeko erabakiak hartzea ezinezkoa lukete eta herritarren interesak ezeren gainetik jarriko lituzkeen erabakiak hartuko lirateke. AIk eta PNVk proposamen honi ezezkoa eman ondoren Bilduk ezezkoa bozka eman zion promotorak eskatutako hitzarmenaren aldaketari.


    Partekatu - Compartelo