Albistea

  • Tolosaldean AHTa eraikitzeko etxeak botatzen ari direla salatzeko ekitaldia

    2011-10-21
    Partekatu - Compartelo

    22an Tolosan (Triangulon, 11:00etan) antolatuko dugun ekitaldia jakin Tolosaldean AHTa eraikitzeko 3 etxe bota dituztela salatzea da
    sos

    Honen bitartez larunbatean urriaren 22an Tolosan (Triangulon, 11:00etan) antolatuko dugun ekitaldiaz jakin arazi nahi dizuegu. Bertan Tolosaldean AHTa eraikitzeko 3 etxe bota dituztela eta suntsitzeko beste 6 etxebizitza dituztela salatzea da gure helburua eta zentzugabeko azpiegitura hau salatzea ere. Ekitaldian AHT-rekin batera, etxe faltaren arazoa (ez dugu gehiago eraikitzea eskatzen, noski!) salatu nahi dugu, krisialdiarekin bat dihoana: AHT eta beste azpiegituretarako diru ugari bideratzen dutenean, etxebizitza bezelako beste oinarrizko beharrak ez dituzte betetzen. Ekitaldian hizlariak izango ditugu, etxe arazoa aztertzen Kepasakonlakasa?ko kide bat, baserriaren egoerako beste bat eta Krisialdiaren egoera aztertzen LAB sindikatuko beste bat. Bitartean erakusketak, bideoak, musika eta abar izango da. Eta txikientzako (eta nahi duten guztiontzako) eskulan tailerra izango da ere bai. Eta gure sormena aldarrikapena bihurtuko dugu


    Partekatu - Compartelo