AHTren aurkako milaka pegatina jarri dira gaur Euskal Herriko hainbat herri eta auzotako kaleetan.
AHTren aurkako milaka pegatina jarri dira gaur Euskal Herriko hainbat herri eta auzotako kaleetan. Mugitu! desobedientzia mugimenduak bultzatuta AHTren aurkako oposizioa modu bisual eta deszentralizatu batean kaleratzeko helburuarekin egin den ekintza honetan jende andanak parte hartu du, Irundik Ezkerraldearaino eta Tafallatik Tolosaldearaino. Pegatinak AHTa munstro mekaniko baten itxuran eta herrixka bat jaten irudikatzen du, ?AHT EZ. No al Tren de Alta Velocidad? leloarekin batera honako testu hau ere dakarrelarik: ?Despilfarro ? Triskantza Ekologikoa ? Empleo basura ? Murrizketa sozialak ? Mentiras ? Ustelkeria ? ImposiciĆ³n ? Metropolizazioa ? Prisas?. Hain zuzen ere, AHTak dena irentsen duela sinbolizatu nahi du pegatinak, ez natura soilik, baita gure ondasunak, baliabide eta aurrekontu publikoak, hala nola herriak, nekazal lurrak, eta bizitza sozialerako nahiz eztabaida eta erreflexiorako hartu behar diren denborak ere; izan ere, lurrari erasotzen dion azpiegitura erraldoi honek dakarkiguna, krisiaren larriagotzea, murrizketa sozial gehiago, ustelkeria gehiago, inposaketa, uniformizazio kulturala eta ezbedinkeria sozialen areagotzea dira. Ez alperrik, ?Euskal Y?-aren lanek aurrera eta kalteak handitzen doazen bitartean, krisialdi ekonomikoa ?baita energetikoa eta soziala ere? larriagotzen ari dira, azpiegitura honen izaera anti-soziala agerraraziz. Hau da, AHTa kapitalismoaren menpeko eredu ekonomiko orojale baten isla da, tren bat baino askoz ere areago, mundua nahiz jendarteko harremanak ulertzeko modu jakin baten ikur baita. Ildo berean, Europako Batzordeak 15.000 kilometro AHT eraikitzearen alde berriki hartu duen erabakia dela eta ?tartean daude Euskal Herri osoari eragiten dioten azpiegiturak–, Europako Batasunak babesten dituen interes kapitalistak eta eredu desarrollista agerian daudela salatu nahi dugu. Esan gabe doa azken aldian AHTren bultzatzaileak euren atsekabea birritan adierazten ikusi ditugula egitasmo honen aurka aritzen den oposizioak aurrera jarraitzeagatik. Bada, horrexegatik beragatik, pegatinada honen bidez gelditzea beharrezkoa dugun AHTren arbuioa zabala dela berriz ere kaleratu eta azpiegitura xahutzaile eta suntsitzaile honen aurkako borroka mantendu eta berrindartzeko deialdia egin nahi diogu jende guztiari.