Albistea

  • Elkartasuna AHT-aren kontrako ekintzaileekin

    2011-11-30
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKI-k bere elkartasuna adierazi nahi die bihar, abenduak 21, Bilboko epaitegietan epaituak izango diren AHTaren kontrako bi ekintzaileei. Orain dela hiru urte,

    ahtkartela.jpg AHT KRIMILIZAZIOA STOP

    abenduaren 8an, Durangoko Liburu eta Diska Azoka ospatzen ari zela aprobetxatuz bi pertsona Durangoko trenbidean (Ezkurdi parean) porlanez betetako bidoi bati kateatu ziren.  Ekintza baketsu honek ordu bat eta laurden iraun zuen eta kale horretan kotxeen eta trenen trafikoa etetea lortu zuten,  atxilotuak izan ziren arte. Gainera, bertara espontaneoki gerturatu ziren herritarrek ekintzak indar handiagoa izatea ahalbidetu zuten.

    Ekintza honen bidez, bi lagunek Euskotren-ek eta Renfe-k AHTaren eraikuntzan duten papera salatu nahi izan zuten. Izan ere,  AHTa eraikiko balitz Euskotren operadoretako bat izango litzateke eta ez bakarrik hori, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren-en azpiegituren arduraduna, Gipuzkoan burutzen ari diren lanetan parte hartzen ari da. Renfe-k ere makro-proiektu honi esker etekinak lortuko ditu eta jadanik lortzen ari da, AHTaren operadore nagusia da, estatu mailan eraikitzen ari diren trenbide guztietan parte hartzen du eta.  Gainera, ADIF-ek ( Renfe-ren azpiegiturez arduratzen dena) Euskal Y-ren eraikuntza lan guztiak kudeatzen ditu. Ekimen hau hobeto ulertzeko, garai hartan martxan zegoen trena eta autobusa ez ordaintzeko desobedientzia kanpainaren testuinguruan kokatuta beharra dago.

    EGUZKI-k mota honetako desobedientzia kanpaina eta ekintza baketsuak babesten ditu, AHTak sorraraziko dituen eta egun sorrarazten dituen kalte ekologiko, ekonomiko eta sozialak salatzeko bide bezala. Gainera, herritarrei gogorazi nahi die AHTak ez gaituela ondoko herriekin lotuko, proiektu honek gaur egun ere isolatuta dauden herri txikiak are gehiago isolatuko dituela. Eta honek dakarren ondorioetako bat gure herrietan biztanle galera ematea da eta epe luzera, herrien behin betiko desagerpena.

    Bide batez, bi ekintzaileei babesa emateko bihar, abenduak 1,  goizeko 10: 00etan Bilboko Epaitegien aurrean burutuko den kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egiten du.

     

    AHTa GELDITZERA GOAZ!!


    Partekatu - Compartelo