Albistea

  • Bilboko Portuko agintaritzak portuaren ABRA II gunearen ipar aldean, 50 milloi metro kubiko draga erraldoia gelditu !!

    2012-01-25
    Partekatu - Compartelo

    Bilboko Portuak. Punta luzerotik gertuko kanpo itxasoan, “Abra II” izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milloi metro kubikoren erauzketa egiteko proiektua du.
    Abra Bizirik

    Ideia bat egiteko, xurgatu edo erauzi nahi den material horren kopuruaz, horren bolumenaren baliokidea Getxo udalerriaren azalera osoan 4 metroko alturan lurra kentzeak emango ligukena izango zen, edo Supersurraren obrak sortu duen hondakin bolumena bost aldiz, edo 230 aldiz San Mameseko zelaia 30 metroko alturaraino betetzea litzateke.

    Bilboko Portuak draga erraldoi horrek ze eragin izango zuen jakiteko, Azti enpresari eraginazterketa eskatu zion. Azti-ren eragin-txostenean honelakoak aipatzen dira: korrenteetan, olatuen alturetan, hondartzetan, itxas-azpiko izadi eta landaredian,zein arrantzan eragin kaltegarriak, berehalakoak, atzeraezinak eta iraunkorrak gertatuko direla.

    Getxo Udalak, Abenduko Udal-Batzan, onartu zuen duen informazio guztia hiritarren esku jartzea, alegazioak egiteko bidea aztertzea eta eragin azterketa independiente bat egingo zuela, nahiz eta orain arte horretatik ezer ez duen gauzatu.

    Getxoko zenbait auzokide eta elkarte, honetaz kezkaturik, biltzen hasiak gara Punta Luzeroko draga erraldoi horrek eragin ditzakeen kalteez informatzeko, eta draga hori gelditu nahian.Honela, ABRA BIZIRIK GETXOKO PLATAFORMA eratu dugu.

    Horregatik, ama Itxasoari egingo zaion eraso honetaz informazio bildu eta zabaltzeko, gurekin batera parte hartzeko eta mobilizatzeko dei egiten dizuegu. Zehazki, eta lehen ekitaldi modura, datorren Urtarrilaren 28an, Algortako Portu Zaharrean eguerdiko 13.30etan bilduko gara lehen konzentrazio bat egiteko.

    Abra Bizirik Getxoko Plataforma (Portu Zaharreko arrantzaleak, Itxasoruntz, PTP LZP-aren aurkako Asanblada, EHSF, Getxo Surf, Getxo Bizia eta Getxo Bildu)

    UTZI AMA ITXASOA BAKETAN!!!

    http://www.facebook.com/pages/Abra-Bizirik-Getxoko-Plataforma/288606831179605


    Partekatu - Compartelo