Albistea

  • HITZALDIA LEZON: La Herrera berrantolatzeko herritarren proposamena

    2012-02-03
    Partekatu - Compartelo

    Hemezortzi hilabetetan, Pasaiako ehun herritarretik gora Udalak antolaturiko La Herrera berrantolatzeko prozezu batean parte hartu dugu.

    LaHerrera_Lezon_20120209

    Prozesu horrek ondorioztatzen duenez, La herrera inguruko desorekak zuzentzeko azkeneko aukeraren aurrean gaude eta berau eraldatzeko irizpideak bertako herritarrek definitu eta adostu behar dituzte.

    Honako hau da herritarren  hausnarketa, eztabaida, beharren azterketa eta adostasunetik sortutako proposamen bakarra.

    Proposamen hau bazterketarik gabeko parte-hartzetik sortu da, eta batzen gaituen helburu jakin honekin: pasaitarrok badakigu nola eraiki nahi dugun etorkizuna, izan ditzakegun diferentzia sozial eta politikoetatik haratago. Pasaiko herritarren benetazko beharrei erantzuten dien hirigintza antolamendurako proposamen bakarra da. Eta zentzu horretan, ezin irmoago adierazten dugu prentsaren bitartez plazaratu diren proiektuak pasaitarrei, nahitaez, inposatzen zaizkien proiektuak direla.

    Hau dela eta, gure proiektua ezagutarazteko asmoz, Lezon egingo dan hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

    Otsailearen 9an, Osteguna, 19:00etan
    LEZON, Donibane kaleko Udaleko Kultur aretoan
    Hizlaria: “La Herrera Herrira”-ko kide bat

    Antolatzaileak: Lezoko N-2000 taldea , Eguzki Oarsoaldea, Lezoko Gaztetxea.


    Partekatu - Compartelo