Albistea

  • Prentsaurrekoa: Txipio, Talaia eta Eguzki Bimep proiektuari uko egiten diote

    2012-03-16
    Partekatu - Compartelo

    Energia eta Meategi Politikaren Zuzendaritza Orokorrak onura publikotzat onartu duen proiektuaren txostena egin duen EVEak honako hau jakitera eman du; Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) bidez elkarte berri bat eratu duela. Elkarte publiko hau instalazioaren jabea (%80a EVErena da eta %20a IDAErena da) 10 milioi euroko kapitala du eta.
    bimep2

    2011ko abenduaren 28an EAOan argitaratutakoaren arabera, EVEak Lemoizen BIMEPa instalatzeko baimena ematen du, honek 5,239 – ko itsaso azalera hartuko duelarik. Azpiegitura honek itsaso eta lur eremuak hartuko ditu eta instalatutako potentzia 20MWkoa izango da.   Honetaz gain, 13,2/132 Kv-ko azpiestazio elektriko dauka eta itsasoaren energia hartzeko kaptadore bat.  EVEak, onartua izan den instalazioaren betearazpen-proiektua espainiar gobernuak Bizkaian duen Industria eta Energia Saileko Zuzendariaren aurrean aurkeztu beharko du, lau urte muga epea delarik. Beharrezkoak izan daitezkeen baimenek, lurralde antolakuntza, itsas-lur jabariaren okupazioa eta ingurumenarekin erlazionatuta daudenak batez ere baimen hau baldintzatuko dute.

     

    Unda jauna, Eusko Jaurlaritzako sailburua eta EVEko ordezkari nagusia delarik, “BIMEPeko oinarrizko proiektua” behin-betiko proiektua edo betearazpen-proiektua egiteko ikerketa bat dela jakin beharko luke eta baita kontuan hartu ere.  Aurreproiektu honen barruan; Datuen Zentroaren eraikina eta bere arkitektura ezaugarriak; azpiestazio transformatzailea eta  tentsio handiko lerroekiko konexioa (IBERDROLA); lurpeko eta itsaspeko kable lerroak; kaptatzaileak (26 bat izan daitezkeenak) bere berezitasun, ezaugarri eta tipologia desberdinekin; amarratzeak; atrakatze sistema eta baliza berriak daudela kontuan hartu beharko litzateke.

     

    Unda jaunari jakinarazi nahi diogu, EVEak aurre-ideia batzuk badituela; proiektua eta obrak fase desberdinetan burutu nahi ditu eta gainera, ez du behin-betiko proiektua edo betearazpen-proiektua egiteko asmorik ezta honi dagokion Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazioa ere.

     

    Puntu honetan, Ingurumen-Inpaktuaren Azterketa egitea beharrezkoa dela kontuan hartuta hiru alderdi kontuan hartu behar dira:

     

    1. Eremu naturalen babeserako hitzarmen nazionalak eta nazioartekoak ez betetzea:

     

    1.1    Nazionalak

     

    • Natura 2000 Sarea
    • Uribe Kostako Biotopoa
    • Urdaibaiko Biosfera Erretserban kalteak

     

    1.2    Nazioartekoak

     

    • Atlantiar Ipar-ekialdeko Itsas Ingurumen Babeserako Nazioarteko Hitzarmenak (OSPAR), babestutako itsas eremuen sarea eratzeko eskatzen du, honek euskal urak bere barne hartuko dituelarik.

     

     

    • Nazio Batuen Aniztasun Biologikoaren Hitzarmenak (CBD) munduko itsas azaleraren %10a babesteko eskatzen du eta Naturaren Babeserako Nazioarteko Batasunak (UICN) kopuru hau % 20-%30ra igotzeko eskatzen du.

     

    1. Koipe-sedimentuek itsas hondoan, faunan eta floran eragingo dituzten inpaktuak. Kaltetuak izan daitezkeen espezie batzuek babes maila desberdinak dituzte.

     

    1. Kutsadura akustikoa. Irlandan, energia mareomotrizea lortzeko proiektuei (BIMEP ezaugarri bertsuak dituztenak)  lotutako kutsadura mota honen inpaktu negatiboak ikertzen ari dira. Hau dela eta, proiektu hau gelditzeko eskatzen dugu, behintzat ikerketa hauetatik lortutako ondorioak ezagutu arte. Honi esker, itsas eremua kaltetu dezakeen akats egitea ekidin dezakegu.

     

     

     

    Hau guztiagatik, EVEari  behin-betiko proiektua aurkeztu arte, “BIMEPen Oinarrizko Proiektua” gelditzeko eskatzen diogu. Honekin batera, esleitutako obrak eta esleitzeke dauzkanak gelditzeko eskatzen diogu, beharrezkoak diren baimenak eta lizentziak lortu arte.

     

    Azkenik, Unda jaunari BIMEP izenarekin ezagutzera eman duten “frogak egiteko eremu” honen gainean egin dituzten oinarrizko aldaketa guztiak azaltzeko eskatzen diogu eta bide batez Eusko Legebiltzarraren aurrean agerraldia egiteko ere.

     

    Bilbon, 2012ko martxoaren 16an

    Sinatzaileak: Eguzki, Talaia eta Txipio Bai


    Partekatu - Compartelo