Albistea

  • AHT-ren lehenengo harria Zizurkil-Andoain ibilbidean. Herritarrai eta krisiari bizkar emanez jarraitzen dute.

    2012-04-04
    Partekatu - Compartelo

    Atzo, erdi ezkutuan ( protestan beldurrez ote da?), udalei naiz herritarrei jakitera eman gabe, AHT-ren zati berri baten, Zizurkil-Andoain zatiarena alegia, lehenengo harria..
    OLYMPUS DIGITAL CAMERA

    jartzearen ekitaldia eraman zuten aurrera.

    Eguzki talde ekologistaren aburuz, jokamoldea amarruz beterikoa, propagandazalea, xahutzailea eta legediari bizkar ematen diona da.

     

    Legediari bizkar ematea. Horixe da lehenengo harria jartzearekin egiten ari direna. Izan ere  egitasmoari  jarritako alegazioak erantzun gabe daude, desjabetza asko gauzatu gabe daude oraindik…

     

    Amarrua, Ekitaldia bera  amarrua dela uste dugu, izan ere hori bait da helburua, AHTaren ibilbidaren zati batzuk gehiago martxan daudela sinestaraztea, jendeari bueltarik ez duela ulertarazi nahian. Egun ibilbidearen zati gehienak martxan daudela diote baina lanen %80 falta del ezkutatzen dute eta jada 1.000 milioi euro baian gehiago gastatu dira AHTren lanetan.

     

    Propaganda. Ekitaldi hauen bultzatzaileak propaganda gisa erabiltzen dituzte, Abiadura Handiko Lineraen propaganda gisa, linea horren premia, beharra sortu nahian, estatuko AVEren erabilpen datuak azaltzen dutenean, bidaira kopurua dela eta, explotazio edo hustiaketa gastuei aurre egiteko lain osatzeko estu eta larri dabiltzala. Ibilbide berria, geltokiak… eraikitzeko gastatu den dirutza kontuan izan gabe.

     

    Xahutzailea. AHT aurrera eramateko izugarrizko dirutzak xahutzen ari dira, 5km eskaseko zati honetan bakarrik 180 milioi euro gastatuko dituzte, aurrekontuaren desfaserik ematen ez bada. Aldiz Andoain erdiguneko geltokia berritzen 1,2 milioi euro gastatuko dituzte, alde ederra.

    AHTa murrizketarik jasan ez duen partida bakarretakoa da, beste hainbat premiazko gaietan muizizketa garrantzitsuak ematen ari diren bitartean.

     

    Eta ezin ahaztu, hainbat aldiz, mila eratara salatu dugun ingurumenari, paisaiari eta nekazal munduko bizitzari eragiten dion neurtu ezinezko kaltea.

     

    Abiadura Handiko Linearen aurrean, egunero milaka jendek erabiltzen duten tren sarearen hobekuntza eta eguneratzea bultzatzen dugu, Tren sare hau gehiegitan ahazten dute bere arduradunak – AHTaren arduradun berdinak –  ondorioz jende asko betiko tren sarea erabili ezinik geratzen da egunero irisgarritasun arazoengatik, ordutegiak egokitzen ez direlako e.a.

    Horren adibide gisa zati honetan kaltetuak dauden herrietako geltokiak izan daitezke: Andoaingo erdiguneko geltokia berritzen ari dira eta beste biak (Andoain geltokia eta Zizurkil- Billabona) berrikuntzen premian daude, irisgarritasunaren ikuspegitik bereziki. Beste hainbeste gertatzen da tren edo konboiekin ere: geltoki zaharkituak, oinarrizko zerbitzurik gabe, irisgarritasun arazo handiekin (arazo fisikoak dituzten pertsonak nekez igo daitezke trenera). Arazo guzti hauek eta beste hainbat erraz konpon daitezke AHT ekiten gastatzen ari diren diruaren zati batekin.

     

     

    Eguzki 2012ko apirilaren 3an.


    Partekatu - Compartelo