EGUZKIK deialdia luzatu nahi die herritar guztiei hurrengo bi asteburuetan Euskal Herriko hainbat hiriburuetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera
EGUZKIK deialdia luzatu nahi die herritar guztiei hurrengo bi asteburuetan Euskal Herriko hainbat hiriburuetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera
Mobilizazio hauen helburua Espainiako Gobernuak inposatu nahi dituen murrizketak agintari desberdinei gure lurraldean ez ezartzea da.
Izan ere, eskubide laboral eta sozialetan aurrera egitea nahi dugu, ez atzera, eta gizartearen mobilizazioa bultzatzen jarraituko dugu harik eta politikak aldatu arte. Hau aldatzeko gauza bakarra behar da, gauzatzeko borondate politikoa egotea. Lorpen sozial guztiak sektore desberdinek historian garatu duten borrokaren fruitu izan dira. Eta begibistakoa da bide bakarra dagoela politika aldaketa hori gerta dadin, mobilizazioa eta presio soziala. Horregatik da beharrezkoa maiatzaren 20an eta 26an Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Donostiako kaleak jendez betetzea.
Sistema kapitalistaren berregituratzeak helburu bat du, lan-merkatua desarautzea, zerbitzu publikoak edukiz hustea eta borrokarako eskubidea deuseztatzea. Hain zuzen, inoiz ikusi gabeko erasoa ari zaie egiten eskubide laboral eta sozialei. Lehentasun guztia enpresen etekinei eta gutxiengo bat aberasteari ematen zaio, eta horren ordainetan herritar gehienak pobretzeko erabakiak hartzen dira: soldatak jaistea, enplegu prekarioa, langabezia gero eta handiagoa, eta gizarte-prestazioen, pentsioen eta gastu publikoaren murrizketa, osasungintza, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuei dagokienez…
Manifestua osorik deskargatzeko:
IMPOSAKETEI AURRE EGIN: EZ APLIKATU MURRIZKETAK. POR LOS DERECHOS LABORALES Y SOCIALES