“RIO+ 20” gailurrari erantzuna emateko hitzaldi zikloa
2012-05-30
Partekatu - Compartelo
Hainbat herritan hitzaldiak eta eztabaidak antolatu ditu Elkarlanak, ekainean ospatuko den Nazio Batuen “Rio+20” Garapen Iraunkorraren Gailurrari erantzuteko eta Val Susako NO TAV mugimenduarekin bat egiteko.
Hainbat herritan hitzaldiak eta eztabaidak antolatu ditu Elkarlanak, ekainean ospatuko den Nazio Batuen “Rio+20” Garapen Iraunkorraren Gailurrari erantzuteko eta Val Susako NO TAV mugimenduarekin bat egiteko. “Garapen Iraunkorraren mitoa hutsik. AHT GELDITU!” izenburupean egingo den hitzaldi ziklo honekin, Val Susako AHTren aurkako mugimenduaren irakaspenak partekatu eta nazioarte mailan “Rio+20” Lurraren Gailurra dela eta sortu diren ekimen eta ahots kritikoekin bat egingo dugu, hain zuzen ere azken 20 urteotan hainbeste entzundako garapen iraunkorraren eta kapitalismo berdearen aldeko diskurtso ofizialen atzean, mundo osoan ezin konta ahala iharduera eta politika erasokor ezkutatu dela agerian jartzeko (egitaraua ikus).
Urrunera joan gabe, agintari gehienen esanetan AHTa eta Jaizkibelgo Superportua “jasangarriak” lirateke, baita azken aldian Gipuzkoan azpiegituren inguruko eztabaidan arreta bizia bereganatu duen errauskailua ere noski. Azken honi gagozkiola, AHT GELDITU! Elkarlanak Zubietako errauskailuaren egitasmoa behin-betiko albora uzteko eskaerarekin bat egiten du, hondakinen errausketa oso kutsakorra, zentralizatzailea eta xahutzailea izateaz gain, FCC eta Cementos Portland bezalako industri korporazio eta eragile pribatu boteretsuen interesei men egiten dielako; aldiz, atez-ateko hondakinen gaikako bilketa sustatu behar dela uste dugu, batetik birziklapen emaitzarik onenak ematen dituen sistema delako, eta bestetik, oso nabarmenki gainera, hainbeste hondakin kaltegarri sortzen dituzten egungo produkzio-era eta ohitura kontsumistak zalantzan jartzera eramanik egundoko balio pedagogikoa duelako, atez-atekoak zaborren arazoari konponbidea emateko denon ardura komunari dei egin eta beste modu batean bizitzera gonbidatzen bait gaitu.
HITZALDI ZIKLOAREN EGITARAUA:
Maiatzak 27 Igandea:
Donostiako Kortxoenea Gaztetxean: Val Susako NO TAV Mugimenduko kideen hitzaldia. 18:00tan.
Maiatzak 28 Astelehena:
Basauriko Gaztetxean: Val Susako NO TAV Mugimenduko kiden hitzaldia. 19:00tan
Bilboko la Bolsan: “Rio+20”: Del desarrollo sostenible a la economía verde”. Iñaki Barcena. 19:00tan.
Maiatzak 29 Asteartea:
Iruñeako Zabaldin (K/Nabarreria): Val Susako NO TAV Mugimenduko kideen hitzaldia. 19:30tan.
Bilboko La Bolsan, “Estrategias ante las grandes infraestructuras” hitzaldia: Mugitu!, Fracking Ez Araba eta DOT-Desazkundea. 19:00tan.
Maiatzak 30 Asteazkena:
Iruñeako Herriko Tabernan (K/Karmen): “AHT ETA DESOBEDIENTZIA ZIBILA”, Mugitu! Mugimenduko kide baten hitzaldia eta solasaldia. 19:00tan.
Bilboko la Bolsan: “Alternativas locales”. Atez-Atekoa, Energia Gara, EHNE.
Maiatzak 31 Osteguna:
Tolosako kultur Etxean: “GAS FRACKING”-ari buruzko hitzaldia, “Fracking Ez Araba” taldearen eskutik. 19:00tan.
Bilboko Ekoetxean: Euskal ekonomiak bioanizatsunean duen eraginari buruzko DVD emanaldia. 19.00tan.
Ekainak 1 Ostirala:
Donostiako Okendo Kultur Etxean: “DESOBEDIENTZIA ZIBILA: Mugitu eta AHTri Desobeditu”, AHTren aurkako “tartalari”en hitzaldia. 19:00tan.
Ekainak 3 Igandea:
Iruñeako Errotaberri Elkartean (Errotxapea): “ZIZTADAK” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia: 30 urteko desobedientzia Euskal Herrian. Hizlariak: Mugitu!ko kide bat, intsumiso bat eta abokatu bat. 19:00tan.
Ekainak 4 Astelehena:
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean: “CUMBRE RIO+20” Y TAV: ¿Qué han significado 20 años de desarrollo sostenible?”. Yayo Herrero, Ecologistas en Acción erakundeko kidearen hitzaldia. 7tan.
Ekainak 5 Asteartea:
Bergarako Irizar Jauregian: “ALTERNATIBAK BESTE BIZI EREDU BATERANTZ”, Ipar Euskal herriko Bizi! Mugimendua, Auzolan eta nekazaritza kooperatiba baten eskutik hitzaldia. 19:00tan.
Ekainak 6 Asteazkena:
Oñatiko Kultur Etxean: “DESMONTANDO EL CAPITALISMO VERDE”, Yayo Herrero, Ecologistas en Acción erakundeko kidearen hitzaldia. 18:30tan.