Albistea

  • AHT-aren aurkako mobilizazioetan

    2012-06-02
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKIk bere atxikimendua adierazi nahi die antolatzaileei eta era berean, makro-proiektu honek Urumeako Bailaran izango dituen inpaktuak salatu nahi ditu.

    aht eguzki

    EGUZKIk bihar Hernanin burutuko diren AHTaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten du
                EGUZKIk bere atxikimendua adierazi nahi die antolatzaileei eta era berean, makro-proiektu honek  Urumeako Bailaran izango dituen inpaktuak salatu nahi ditu. Hernaniko Udalerrian,AHT-aren obrek Gipuzkoako landa eremu garrantzitsuenetako bat kaltetzen ari dira.  Eremu hauek zatikatuak, porlanez estaliak etab. izaten ari dira eta ondorioz, herritarrek bere dituzten natura eta landa eremua galtzen ari dira.
                Horretaz gain, AHT-ak Urumeako Bailara osoan zehar kalteak eragingo ditu, bailara erabat zatikatuko dituen hainbat bidezubi eraiko dituzte eta. Urumea ibaiari eta baita ibaiertzei eta erriberei ere AHT-ak eragingo die, zonalde naturalak erabat artifizializatuak izango dira eta. Gainera, aipatu beharra dago, Eusko Jaurlaritzak berak, AHT-ak zonalde honetan eragingo zituen inpaktuak proiektu osoan zehar emango diren larrienak izango direla onartu zuela. Baina AHT-a ez da bailara honek daukan inpaktu bakarra ugariak dira hau zeharkatzen duten garraiobide-azpiegiturak, industriak etab. Argi dago beraz, proiektu berri hau bultzatzen dutenei bost axola zaiela natura balio garrantzitsuak dituen zonalde honekin akabatzea. Gure gizarte honetan ohikoa den moduan, gutxi batzuen interes ekonomikoa edozein baliori gailentzen zaio.
                Baina, gure helburua ez da zonalde honetan ematen ari den egoera salatzea soilik, azpiegitura honen atzean dauden mugimendu politikoak ere aipatu nahi eta behar ditugu. Agintariek behin eta berriro aipatzen duten krisi egoera honetan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako eta Espainiako Gobernuek aurten, AHT-aren obretan 831 miloi euro xahutzea onartu dute. Hau da, inbertsio publikoaren %60 azpiegitura hau egiteko erabiliko dute eta bien bitartean, gizarteak pairatzen dituen murrizketek aurrera jarraitzen dute.
                Azkenik, agintariei eskatu nahi diegu AHTaren obrak gelditzeko eta herritarron iritzia errespetatzea. Inposatu nahi diguten azpiegitura honek neurririk gabeko inpaktu ekologiko, ekonomiko eta sozial eragiten ari ditu eta etorkizunean ere eragingo ditu.
                Hau guztiagatik  Eguzkik, larunbat honetan, ekainak 2, Hernanin burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten du. Egitaraua zabala da, Hernaniko AHTaren aurkako Asanbladak aurtengo Urumeako Ibaira Jaitsiera AHT-aren eraikuntza salatzeko baliatuko dute.  Jaitsiera goizeko 11:00etan abiatuko da Ereñozuko futbol zelaitik eta Landetan izango du amaiera. Honi babesa emateko Elorrabiko ibaiertzean 15:30tik aurrera jendea biltzen hasiko da. Ondoren, 17:00etan AHT GELDITU!Elkarlanak deitutako giza katea abiatuko da Osinaga auzoko Elorrabi Sagardotegiko aparkalekutik (herrigunetik 2Km-ra)  eta Karabelgo zubian amaituko da 18:30ak aldera.Jarraian, Karabelgo Zubitik manifestazioa burutuko da Zinkoenearaino eta bertan arratsaldeko 19:00etan Urumeako Jaitsierako baltseroen kalejirarekin bat egingo du “Tilos”eko plazaraino.
    EGUZKI Talde Ekologista
    2012ko ekainaren 1ean
    Tf.688662532 eguzki.eguzki@gmail.com     

    Partekatu - Compartelo