Albistea

  • AHTaren AURKAKO EGUNA BILBON

    2012-06-13
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKI Talde Ekologistak Bilboko AHTaren AURKAKO ASANBLADAk antolatu duen “AHTaren AURKAKO EGUNEAN” parte hartzeko gonbidapena…

    ahtBilboHitzaldiKontzertuEkaina15_240px

    “AHTaren AURKAKO EGUNA” BILBON
                   EGUZKI Talde Ekologistak Bilboko AHTaren AURKAKO ASANBLADAk antolatu duen “AHTaren AURKAKO EGUNEAN” parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die makro-proiektu honen aurrean zeresana daukaten talde orori. Jardunaldi hau, ekainaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bilboko 7 katu Gaztetxean burutuko da.
                    Jardunaldi honen helburua Bilbo Inguruan AHTaren aurka borrokatzen duten taldeen (EGUZKI Talde Ekologista hauen artean dago) arteko hartu emana sortzea da.

     

    EGITARAUA:
    * HITZALDIA eta HARTU-EMANA : arratsaldeko 19:00etan
    Helburua bikoitza da:
    1. INFORMAZIOA:
    AHTaren proiektuaren gaur egungo egoera, azken hilabeteetan izan diren mugimenduak, eta datozen hilabeteetarako zein kezka eta aukera ageri diren azaltzea.
    2. EZTABAIDA:
    AHTaren aurkako borrokaren eboluzioak, gaur egungo unea eta etorkizunaz eztabaidatu.
    * KONTZERTU AKUSTIKOA: gaueko 21:00etatik aurrera, PURO LUEGO taldearen eskutik.

     

     

    ETOR ZAITEZTE! AHT-a GELDITZEKO ELKARLANEAN ARITZEA EZINBESTEKOA ZAIGU!!!

     

     

     

     

     EGUZKI Talde Ekologista

    Partekatu - Compartelo