Eredu sozial alternatibo baten aldeko Gipuzkoako I. topagunea
2012-06-15
Partekatu - Compartelo
EGUZKI Talde Ekologistak beste hainbat elkarte eta talderekin batera datozen ekainaren 18 eta 19 bitartean Mexikon ospatuko duten G-20 Gailurrari erantzuna emateko jardunaldiak prestatu ditu.
EREDU SOZIAL ALTERNATIBO BATEN ALDEKO GIPUZKOAKO I. TOPAGUNEA
EGUZKI Talde Ekologistak beste hainbat elkarte eta talderekin batera datozen ekainaren 18 eta 19 bitartean Mexikon ospatuko duten G-20 Gailurrari erantzuna emateko jardunaldiak prestatu ditu.
Izan ere, topaketa horretan, munduko 19 estatu boteretsuenak elkartuko dira eta bertan hartuko dituzten erabakiek egungo eredu ekonomiko, politiko eta soziala betikotzea izango dute helburu.
Talde ekologista bat garen heinean, bilkura antidemokratiko honetan naturak lekurik ez duela salatu beharra daukagu. Ez behintzat natura guk ulertzen dugun moduan. Egia esan behar baldin badugu, natura bai kontuan hartzen dutela honek eskaintzen dizkigun baliabideekin jolasean aritzen baitira estatuak. Denek akordioak bilatu nahi dituzte erregaitzat erabil daitezkeen baliabideak dituzten herrialdeekin. Gainera, bilatzen dituzten horiek, energia sortzeko egungo eredua elikatzeko beharrezkoak diren erregai fosilak dira.
Honetaz gain, bat egiten dugu gailur honek alderdi sozialetan, ekonomikoetan eta abar luzeetan daukan eragina salatzen dutenekin.
Ondorioz, inposaketa honi aurre egiteko elkarlanean aritzeko beharrean gaude. Eta lehen pausu bezala ekainaren 17tik 22ra Donostian hainbat ekimen antolatu ditugu.
EGUZKIk herritar guztiei igande honetan, hilak 17, hasiko diren jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die. Gipuzkoan, eredu berri baten hazia ereiten hasi, gure herriko beste eremuetara heda dadin.
* EGITARAUA ETA MANIFESTUA EUSKARAZ LORTZEKO ONDOKO ESTEKAN SAKATU: