Albistea

  • “Lurra lur, kapitalismoa deseraikiz” eguna Donostian

    2012-06-21

    Hilak 21, “Lurra lur, kapitalismoa deseraikiz”  eguna:  Lurralde Antolaketa eta proiektu txikitzaileak aztergaiak.

    kapitalismoa deseraiki

    “LURRA LUR, KAPITALISMOA DESERAIKIZ” EGUNA DONOSTIAN

             Pasa den igandetik (hilak 17), Donostian, garatzen ari den “Eredu Sozial Alternatibo baten Aldeko Gipuzkoako I.Topagunearen” programaren barruan gaurko egunak, hilak 21, “Lurra lur, kapitalismoa deseraikiz” izena dauka. Gaurkoan, Lurralde Antolaketa eta hainbat proiektu txikitzaile, eztabaidarako gai nagusiak izango dira eta.

     

                Egitaraua zabala da eta antolatzaile eta parte hartzaileak asko dira. Ekintzen artean, EGUZKI Talde Ekologistak arratsaldeko 19:30etan “Jaizkibel Ama Harria” egitasmoa aurkezteko aukera izango du.

     

                 Ekintza guztiak, 17:30tik 20:30etara garatuko dira Donostiako Bulebarreko Kioskoaren aurrean.
    Hauxe da, gaurko egitarau:
    EKAINAK 21 (OSTEGUNA) : “Lurra lur, kapitalismoa deseraikiz”
    Hitzordua: 17:30-20:30 Bulebarreko Kioskoaren aurrean
    17:30: tailerra: “LURRALDE ANTOLAKETA: EUSKAL HIRIA? GATAZKAK ETA ALTERNATIBAK“.
    19:30: “Jaizkibel Ama Harria” egitasmoaren aurkezpena EGUZKI Talde Ekologistaren eskutik.

     

    Arratsalde osoan zehar erakusketa informatiboak egongo dira. Jaizkibel Bizirik, AHT Gelditu! eta EGUZKIk ekarritakoak.

     

    * Ekintza hauek hizkuntza zehatz batean (euskara ala gaztelera) garatuko diren arren, itzultzaileak egongo dira.
    Horretaz gain:
    – Postontzi Irekia: benetako aldaketaren bidea zehazteko proposamenak eta herritarrek instituzioei egindako iradokizunak eta eskaerak jasotzeko.
                Beraz, EGUZKIk herritar guztiak ,bai gaur eta baita hurrengo egunetan topagune honen baitan burutuko diren ekintza guztietan parte hartzera animatu nahi ditu.

     

     

     

    EGUZKI Talde Ekologista
    2012ko ekainaren 21ean
     Tf.688662532 // eguzki.eguzki@gmail.com