Garoñaren itxiera eskatzeko manifestazioa

EGUZKIk larunbat honetaran, arratsaldeko 19:00etan Gasteizeko Andra Mari Zuria Plazatik “PP con 40 años basta! Garoña Itxi Orain!” lelopean abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten du.

GAROÑAREN ITXIERA ESKATZEKO MANIFESTAZIOA

EGUZKI Talde Ekologistak, Araba Garoñarik Gabe Ekimenaren parte den heinean, honek larunbat honetarako, ekainak 30, antolatu duen manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten du. Manifestaldia, arratsaldeko 19:00etan Gasteizeko Andra Mari Zuria Plazatik abiatuko da, “PP con 40 años basta! Garoña Itxi Orain!” lelopean.
Manifestaldiaren helburua, berriro ere, Garoñaren itxiera eskatzea da. Nahiz eta Arabarrak eta Euskal Herriko herritar askok behin baino gehiagotan zentral honen itxiera eskatu duten, Espainiako Gobernuak ez du herritarren nahia errespetatu. Are gehiago, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Garoña 2019ra arte zabalik mantentzeko asmoa berretsi du eta hau lortzeko lehenengo pausuak jadanik eman ditu.
Gogorarazi nahi dugu, Garoña zabaldu zutenetik, 41 urte pasa direla eta denbora tarte honetan istripu ugari gertatu direla. Izan ere, hau, Espainiako zentral nuklear zaharrena da eta lehenengo belaunaldiko zentral nuklearren artean, bera da martxan jarraitzen duen bakarra. Honekin batera aipatu behar dugu, 2009ko dekretutik hona egin beharreko berrikuntzen %25a baino gutxiago egin dituztela eta honengatik, gure salaketa bikoitza da; alde batetik, azkenengo hiru urteetan CSNak zentralaren gainean izan duen kontrol eza, eta beste aldetik, zentralaren egoera onargarritzat hartu izana, Garoñan akats eta anomalia ugari eman eta ematen ari direnean.
Behin eta berriro esan dugunez, ez dago energia nuklearraren erabilera bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik. Beraz, agintariei Garoña berehala ixteko eta arriskurik gabeko energian oinarritutako eredu iraunkor baten alde apustu egiteko eskatzen diegu. Honekin batera, Gasteizeko Udal Gobernuari, PPk agintzen duen horri, eskaera zuzena egin nahi diogu; Madrilen dauden alderdikideen erabakiak justifikatzeari uztea. Eta horrekin batera, herritarren iritzia entzuteko esaten diogu, izan ere, “Porque llevamos muchos años de dictadura nuclear”; “porque es una central trasnochada”; “porque es un tipo de energía muy peligrosa y realmente nos aporta muy poco”; “porque ningún motivo económico debe prevalecer sobre las personas y la vida”… bezalako esaldiak dira pasa den larunbatean Gasteizen burututako kontzentrazioan herritarrek idatzi zituztenak.
Azkenik, EGUZKIk herritar guztiak, larunbatean Gasteizen burutuko den manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditu.
Garoñarik Gabeko Araba Ekimenak manifestaldirako deialdia egiteko prestatutako bideoa: