Albistea

  • Barakaldo. Mugikorrak-umeak mozioa: Zertarako onartu zuten?

    2013-01-14
    Partekatu - Compartelo

    Pasadan uztailaren 26an, osteguna, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa onartu zuen. Eguzkik, Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak, aurkeztutako mozio hau, aho batez onartua izan zen.

    Lyon mugikor umeak2Egun, Gabonak bukatu direnean, Udal Gobernuak burututako “kanpainaren” balorazioa egin dugu eta balantzea guztiz negatiboa da. ….

    ———
    El jueves 26 de julio el Pleno Municipal de Barakaldo aprobó una moción sobre el uso de teléfonos móviles por parte de las y los menores de edad. Esta moción presentada por Eguzki,  Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra, fue aprobada por unanimidad
    ….
    Hoy, y una vez pasadas las Navidades hemos hecho balance de la “campaña” realizada por el Gobierno Municipal y la valoración es claramente negativa….

    (Más abajo en castellano)

    Mugikorrak-umeak mozioa: Zertarako onartu zuten?
    Pasadan uztailaren 26an, osteguna, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa onartu zuen. Eguzkik, Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak, aurkeztutako mozio hau, aho batez onartua izan zen.
    Testu honek, Europa mailako hainbat erakunde zientifiko eta instituzionalek egindako gomendioak  zerrendatzeaz gain hainbat erabaki zekarren:
    1-Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.
    2-Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.
    3-Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.
    4-Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.
     Azaroaren 23an, Udal Gobernuak honako iragarpen hau egin zuen, Udal Webgunean: “Barakaldoko Udalak neska-mutilen artean izaten den eskuko telefonoen eta beste gailu batzuen neurrigabeko erabilera ekiditeko kanpaina abiarazi du.”
     Egun, Gabonak bukatu direnean, Udal Gobernuak burututako “kanpainaren” balorazioa egin dugu eta balantzea guztiz negatiboa da.
    – Gai hau Udal Webgunean sartu zuten. Sasi-kanpaina honen inguruko informazioa topatzeko zailtasunak alde batera utzita, testuak Osakidetzak gai honen inguruan egiten dituen gomendioetara jotzea, iradokitzen du (esteka baten bidez) eta hauek Zuhurtzia Printzipioaren kontrakoak izateaz gain europar erakundeek eta Eusko Legebiltzarrak berak, egiten dituen gomendioekin talka egiten dute.
    Honetaz gain, Udal Gobernuaren MANIPULAZIOA SALATU nahi dugu, izan ere, Udal Webgunean azaltzen den aipatu berri dugun albistean, onartutako mozioaren laugarren puntua “desagertu” egin da, kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehen gauzatzearen inguruko akordioa jasotzen zuena hain zuzen ere.
    – Gai hau Udal Egunkariaren abenduko alean sartu zuten. Albistea, laugarren orrialdean agertzen da, 8 x 4 zentimetroko laukitxo baten barruan, eta gainera, aipatu berri dugun Osakidetzaren gomendio eztabaidagarri horien inguruko aipamen zehatza dakar.
    – Gaztebulegoan kartel bat jarri zuten.

     

    Udal Gobernuak Eguzkik, talde moduan, egindako iradokizunak ez dituzte kontuan hartu. Horietako batzuk aipatzearren:
    – Gabonak hasi aurretik, gaia ikastetxeetan zabaltzea, eta irakasleriari, Ikasleen Guraso Elkarteei eta gurasoei helaraztea.
    –  Derrigorrezko hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren seme-alaben gurasoei informazio-gutun bat igortzea.
    – Udal-bandoa igortzea eta gaia gizarteratzea, beste hainbat gaiekin egin ohi duten bezala.
    Udal Gobernuak, mozio honen alde bozkatu zuen arren ez ditu honetan adostutako akordioak bete. Eguzkik, jokabide hau eta politika egiteko modua koherentea ez dela uste dugu.
    Honi gehitu behar zaio, gu, Eguzki, kanpaina hau garatzeko komunikazio eta lankidetza fluxua ezartzen saiatu garen arren, gai hau jorratzeko ardura hartu zuten edota duten Udaletxeko arduradunen jarrera guztiz ezkorra izan dela. Aste gutxiren buruan, elkarlanean aritzetik gure eskaerak kontuan har ditzaten eskatzera pasa gara. Gure ustez, hau ez da udaletxea bezalako erakunde publiko batek izan beharko lukeen jarrera, herritarrekiko gertutasuna eta errespetua azaldu beharko luke, hau herritarren arazo eta kezkei behar bezala aurre egiteko ezinbestekoa da eta.
    Laburbilduz, mozioak ez du inolako garapenik izan eta guraso gehienek ez dute kanpaina honen berri izan.
    Gabonak bukatu dira, garai honetan oso txikiak diren umeei zuzendutako mugikorren oparien kopuruak neurririk gabe gora egiten du. Udal Gobernuak, ez du gailu hauei lotutako arriskuen inguruan gizartea informatzeko esfortzurik egin, beraz, Mozioan onartutakoa ez du bete.
    Kaltea egina dago, baina Mozioan aipatutako arazoa ez da desagertu. Horregatik, Udal Gobernuari, seriotasunez eta modu eraginkorrean gaiari eusteko eskatzen diogu, Mozioan agertzen diren puntu guztiak betez. Horrekin batera, barakaldar guztiei eta bereziki aipatutako adin tartean dauden seme-alabak dituzten gurasoei mozio honen edukiaren inguruko informazioa helaraztea eskatzen diogu.
    Nahiz eta, Udal Gobernuak gai honekiko erabateko interes falta azaldu, gu oraindik ere prest gaude gai hau behar bezala jorratzeko eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzeko, ikasturte honi eta hurrengo Gabonei begira.

    Partekatu - Compartelo