Albistea

  • Eguzki-k bere Web eraberritu du

    2014-10-15
    Partekatu - Compartelo

    ikur webAsteazken honetan, urriak 1, Eguzki Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak bere WEB berria aurkezten du.

    Lanean hilabeteak eman ondoren www.eguzki.orgĀ  web orrialde berria aurkezten dugu. Orrialde honek Euskal Herriko zein munduko ingurugiro-arazoei zabaldutako leihoa izan nahi du, euskal mugimendu ekologistatik datozen albiste eta ekarpenei eskainitako leiho irekia.

    Bere baliabideak xumeak izanagatik ere, komunikazio tresna honek Euskal Herri gorria eta berdea eraikitzen lagundu nahi du, non Ama Lurra giza garapen zuzen eta ekologikoki orekatu baten ardatza izango baita.

    Web orrialde honek herrietako berriak zabalduko ditu Eguzki taldeen atalean, nazio eta munduko berriak, eta AHT edo Fracking bezalako kanpaina zehatzetarako atal bereziak ere izango ditu.

    Halaber, txosten tekniko, bideo zein irudi artxibategiak ikusi ahal izango dira bertan.

    Hizkuntzari dagokionez, gure herriaren errealitatea islatu nahi izan dugu, hiru hizkuntza ofizialak erabiliz: euskara, gaztelania eta frantsesa, gure nazio hizkuntzari eman nahi diogun lehentasuna ahaztu gabe.

    Amaitzeko , tresna berri hau Euskal Herriaren eta planetaren egoera ekologikoaz kezkaturik dauden talde, plataforma zein pertsona guztiei gogoko eta erabilgarri izan dakien espero dugu.

    Esanda dago, euskal mugimendu ekologistari irekitako leihoa.

    Euskal Herria, 2014-10-01


    Partekatu - Compartelo