“Hau al da zuen jasangarritasuna? Proiektu txikitzaileak Stop! AHTrik EZ!”
Datorren asteazkenean, azaroak 5, Donostiako Kursaal jauregian Eusko Jaurlaritzak “25 urte jasangarritasunaren alde” izenburupean eta Urkullu lehendakaria eta Ana Oregi kontseilariaren partehartzearekin antolatu duen ekitaldia dela eta, protesta kontzentrazioa deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak, arratsaldeko 5etan, Kursaalaren atarian bertan AHTren eta proiektu txikitzaileekiko oposizioa adierazteko.
Kontzentrazio hori “HAU AL DA ZUEN JASANGARRITASUNA? PROIEKTU TXIKITZAILEAK STOP! AHT-RIK EZ!” lemapean egingo da, hain zuzen ere Euskal Gobernuak antolatu duen ekitaldiaren izaera propagandistikoa salatzeko: izan ere, azken 25 hauetan zehar hain juxtu bultzatu dituen AHTren makro-proiektuarekin eta beste hainbat azpiegitura-lan handirekin ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari eragin zaizkion kalteak estali nahi ditu euskal gobernuak. “Aurpegi garbiketa” hori salatzen dugu beraz, lurraldeari eta gizarteari hainbeste kalte eragin dizkion garraio- eta azpiegitura- politika desarrollistak eta txikitzaileak hitz politekin zuritu nahi dituelako gero.
Beraz, Kursaalean arratsaldeko 5etan egingo den kontzentrazioan zuen parte hartzea espero dugu eta deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.
AHT Gelditu! Elkarlana