Albistea

  • Lurraren defentsan, AHTrik ez!

    2014-12-02
    Partekatu - Compartelo

    elkarlan laukiZulo batekin nahikoa ez, eta hara non dugun Tolosaldean kaleratutako bigarrena. Oraingoan, Zizurkilen gertatu da, Hernialdeko zuloa agertu zen zati berean, hau da, Gipuzkoako Hernialde-Zizurkil zatian. Beste behin ere, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatzen dugu AHTa bera zein bere bultzatzaileak.

    Bazter ugaritan ditugu AHTren lanak eta aldi oro dago arriskua. Orain Zizurkilgo zuloa dugu baina, eta Hernialdekoa? Eta Zumarragako lurjausiak? Eta Udalaitzeko ur-erorketak? Eta orain arte hildako langileak? Eta abar luze bat erantsi diezaiokegu.

    Bultzatzaileei dagokionean, batetik, politikariak ditugu, esaterako, Eusko Jaurlaritzan dugun EAJ-PNV, zeintzuek herritarroi zerbitzu publikoak kenduaz diru ugari poltsikoratzen duten AHT bezalako proiektuen bidez. Bestetik, enpresa pribatuak ditugu. Hauek, oso ondo eramaten dira aipatu ditugun politikariekin eta elkarri babestuz, ustelkeri ugari ditugu ikusgai. Hori bai; orain behintzat, onartezintzat jotzen da eta edozer dela ere, informazioa jasotzeko eskubidea dugu (nahiz eta errealitatean ez eduki nahi haina). Tentuz ibili behar dugu, zeren, TTIP izeneko merkatu libreko hitzarmena aurrera badoa, egoerak okerrera egin dezake.  Hitzarmenak enpresa handien erregulazioen gutxitzea ekarriko luke eta estatuko hainbat legeren aurrean, Europa mailan dauden arbitraje pribatuak direla eta, garaile izango lirateke.  Hau jakinik, ez dugu inondik inora TTIP hitzarmena onartzen.

    Amaitzeko, salaketa ez da gaurko prentsa oharrarekin amaitzen. AHTren lanak aurrera doazen bezala, geuk ere salatzen eta borrokatzen jarraituko dugu. Hori dela eta, datorren abenduaren 7an 17:00etan Durangoko Azokan Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusen aurka egongo den elkarretaratzera dei egiten dugu.

    Lurraren defentsan, AHTrik ez!

    Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana


    Partekatu - Compartelo