Duela bi aste hasi ginen Eguzkiren Buletin Digital bidaltzen. Arazo tekniko batzuk ez ziguten utzi lehenago bidaltzen.
Horretaz gain eta Web-aren funtzionamendua hobetzeko hainbat aldaketa sartu dugu azken aste hauetan.
Guzti hau dela eta, Buletin Digitala zein hizkuntzatan jaso nahi duzun galdetzen dizugu, erabiltzen ditugun hiru hizkuntzetatik gaztelaniaz bidaltzea lehenetsita zegoen orain arte. Hizkuntza horretan jasotzen jarraitu nahi baduzu ez da beharrezkoa, baina aldaketa egin nahi baduzu, mesedez, bidali zure erantzuna helbide honetara: eguzki.eguzki@gmail.com.
Beste arazo bat detektatu dugu; posta elektronikoko kuenta Gmail-en daukaten batzuek ez dute Buletin Digitala jasotzen SPAM karpetara sartzen delako. Kasu honetan, “Harreman”-“Contactos” zerrendan eguzki.eguzki@gmail.com sartzea aholkatzen dizugu, konponbidea izan daitekeelakoan.