Albistea

  • Baztan: Aroztegiako pelotazo urbanistikoaren kontra bertso giroan

    2015-02-10

    aroztegia bertso afaria 2015-02-07Iturria: Aroztegia eta gero zer?

    Lekarozko gazteek eta Aroztegia eta gero zer? taldeak antolaturik larunbat gauean Lekarozko Legate elkartean bertso afaria egin zuten. Harat hurbildutakoek Haimar Karrika eta Eneko Fernandez bertsolariekin gaualdi ederraz gozatu ahal izan zuten. Nafarroako Gobernuak Aroztegiako PSISa onartu ondotik proiektuaren kontrako ekimenek aitzinerat segitzen dute. Ondoko asteetan Baztango erakunde eta eragile desberdinek PSISaren kontrako alegazioak aurkeztuko dituzte.

    Joan den urtarrilaren 4an Lekarozko herrian PSISaren kontra Baztango aferak baztandarrek erabaki, PSISik Ez lelopean elkarretaratzea egin zuten. Aroztegian luxuzko hotelaz eta golf belagiaz gain 230 etxebitzako luxuzko etxe-ingurua egin nahi dute. Lekarozen ondoan 800 pertsonako herri berri bat, Baztango 16. herria.