Albistea

  • Bigarren eskuko liburu azoka Donostian

    2015-03-20
    Partekatu - Compartelo

    2 eskuko azoka donostia 2015 martxoaEguzkik bigarren eskuko liburu azoka txiki bat antolatu du Parte Zaharrean.

    Laraunbatean izango da, San Bizente parean, 11etatik 3ak arte.

    Datorren larunbatean, hilak 21, Eguzkiook bigarren eskuko liburu azoka txiki bat egingo dugu Donostiako Parte Zaharrean. Zehatz-mehatz, Narrica kalean izango da, San Bizente parean, 11etatik 3ak arte.

    Liburuak 0,5 eta 2 euro bitarteko prezioan saltzeko asmoa dugu. Beraz, ekimen honen helburua diru pixka bat lortzea baino gehiago, etxean zokoratuta dauzkagun liburuak berriz ere zirkulazioan ipintzea da, betiere berrerabiltze/birziklatzearen filosofiarekin bat eginez.

    Norbaitek, guk bezala, etxean enbarazu egiten dizkioten liburu, CD, DVD edota diskoak baditu, ekar ditzake, eta larunbatean berriro zirkulazioan jartzen saiatuko gara. Liburu bat edo beste baino ez badira, Bai Baiuako buzoian utz ditzake (IƱigo kalea, 6). Poltsa bat edo kaxa bat bada, berriz, Belea tabernan utzi (Ikatz kalean).

    Animatzen zaitugu gure azokatik pasatzera.

    Donostian, 2015eko martxoan


    Partekatu - Compartelo