Albistea

  • Andoainen Zero zabor eta Eguzki hondakinen inguruan

    2015-03-22
    Partekatu - Compartelo

    Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoaHONDAKINEN BILKETA ERAGINKOR BATERAKO PROPOSAMENA

    Legegintzaldi hau, 2011-2015 bitartekoa, hondakin hiritarrena dela esan dezakegu, Gipuzkoan ingurumenaren ikuspegitik behintzat, aldaketa handiak eta zeresan handia ematen ari baita.

    Andoainen aldiz, ez da izarretako bat izan hondakinen gaia, alderdi politikoen eztabaidan izan ezik. Horren adierazgarri da, konpostagune kolektibo eta banakakoak gorabera, herrian 2011an genuen egoera eta orain duguna bertsua da.

    Baina hori ez da izango batzuk aurrera pausoak ematen saiatu ez garelako,lana,proposamenak egin ez ditugulako… borrokatu ez dugulako.

    Uste dugu, gaia sozializatzeko garaia dela, oztopoak zein diren azaltzekoa horregatik herritarrei egungo egoeraren berri ematea erabaki dugu eta horretarako txosten bat egin dugu (txostena ikusteko klikatu hemen). Txostenaren helburuak bi dira:

    –     Legegintzaldian bizitu ditugunak laburtzea, egungo egoeran zergatik gauden jakiteko ezinbestekoa delako.

    –    Etorkizunera begirako, minimoetako proposamen gauzagarri bat egitea, bereziki bilketaren inguruan, horretan baitago kateatuta gaia.

    Hori dela eta aurkezpen eta herritar  eztabaida bat antolatu dugu. Hau  martxoaren 25ean ospatuko da, 19:00etan Urigain Kultur Etxean. Dinamika honakoa izango da:

    –     Antolatzaileon ustez, egungo egoeratik abiatuta,  hondakinen kudeaketaren oinarrian zein izan beharko luketen azalduko dugu.

    –    Alderdi politiko bakoitzak, 5 minutu izango ditu hondakinen inguruan bere proposamena edo ongien irizten duena esateko.

    –   Ondoren, herritarrei galderak egiteko aukera emango zaie.

    Azkenik esan gizarteratzearen bidez, egungo egoera desblokeatzea dugula helburua,  Andoainen hondakinen kudeaketa egokia egin dezagun.

    Andoainen, 2015eko martxoan.

    eguzki

    zero zabor

    Jarraian, Aiurrik Zero zaborri eta Eguzkiri egindako elkarrizketa:


    Partekatu - Compartelo