Albistea

  • Ulia-Jaizkibel erakusketa Donostian

    2015-03-30
    Partekatu - Compartelo

    Jaizkibel erakusketa 2015 martxoaErakusketa baten bidez, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea deklaratzea defendatzen du Eguzkik.

    Erakusketa Donostiako Gladys Eneko jauregian ikus daiteke,  apirilaren 12ra arte.

    Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Jaizkibel-Ulia itsas babesgunea deklaratzeko proposamen zientifikoa egin zuten, eta proposamen hauxe du ardatz Eguzkik paratu duen erakusketak. Apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai, Gladys Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, hau da, Mandasko dukearen jauregi zaharrean.

    Proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibel eta Ulia ondoan. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, Donostia eta Biarritz bitartean 27.000 hektarea inguruko babesgune sarea sortuko litzateke. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.

    Jaizkibel itsasertza 2015 martxoa

    Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte Ulia-Jaizkibel itsasaldean. Horitatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitatetatik 12 bat bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte.

    Balore hauen berri eman nahi du Eguzkiren erakusketak. Kapera zaharrean dago kokatuta (sarrera, jauregitik). Aste Santu zein Bazko Asteko egun guztietan bisitatu ahal izango da, honako ordutegi honen arabera:

    Igande eta jaiegunetan: 10etatik 13.30ak arte

    Astelehen eta larunbat bitartean: 9.30etatik 13.30ak arte eta 15etatik a 19.00ak arte

     

    Babesgune-sare koherente baten alde

    Lehendabizi, Batasunaren Intereseko Leku eta, ondoren, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta, Ulia-Jaizkibel Natura 2000 sarean sartu du Europako Batzordeak. Alabaina, izendapen hau lehorreko habitatei dagokie, ez itsasokoei.

    izurdeak 2015 martxoa

    Bestalde, Europako Batzordeak behin baino gehiagotan jarri du agerian Natura 2000 sareak hutsuneak dituela Estatu espainolean. Hutsune horietako bat itsas babesguneei dagokie. Izan ere, Gobernu espainolak ez du behar beste itsas babesgune deklaratu, bereziki Kantauri itsasoan. Iaz babesgune batzuk izendatu zituen arren, hutsuneek nabariak izaten jarraitzen dute.

    Ulia-Jaizkibel itsasgunea babesteak, alegia, baliabideak neurriz gain ustiatzetik, kostako gehiegizko urbanizaziotik eta urak kutsaduratik babesteak, zera ahalbidetuko luke: inguru hartako bioaniztasun eta geologia aberatsari eustea, arrain-populazioak ugaltzen erraztea eta Natura 2000 sareari koherentzia ematea. Kontuan izan behar da sarea osatzen duten itsasgune-katea Baltikoan eta Ipar Itsasoan hasi eta, harrigarriro, Bidasoako bokalean eteten dela.

    Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako, Pasaiako, Lezoko eta Orereta-Errenteriako udalak dagoneko itsas babesgunearen alde agertu dira.

    Jaizkibel-ulia Proposamenaren Plano Berria_ItsazGune_Txiki


    Partekatu - Compartelo