Andoainen hondakinak hautes programatan: errausketa mahai gainean
2015-05-27
Partekatu - Compartelo
Hondakinen gaian alderdi ezberdinak hauteskunde kanpainan esaten ari direnak ikusita, hala nola beraien hautes programak eta Aiurrik antolatutako eztabaidan esandakoa kontuan hartuta zera adierazi nahi dugu:
– Amaitzear dagoen legegintzaldi honetan EAJ, PSE eta PPri, hondakinen kudeaketari dagokionean BILDUK onartu nahi zuen oro blokeatzen saiatu direnaren susmoa genuela.
– Orain garbi ikus dezakegu Hondakinen Mahaian, DENON ARTEAN( alderdi politiko eta gizarte eragileak) hartutako erabakiak hutsaren hurrengoa direla beraientzat, hirurak legegintzaldi hau noiz bukatuko zain egon baitira berriz ere errausketaren bideari heltzeko.
– EAJ, PSE eta PPren asmoa ERRAUSGAILU TOXIKO berri bat INPOSATZEA dela, laugarrenez Gipuzkoan ( bejondaiela!) hauteskundetan jaso dituzten botoen argudio “demokratikoaren” aitzakitan, ingurumenean edo giza osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak kontuan hartu gabe.
– Errausgailua Zubietan eraikiz gero, Andoain, herri kutsatu eta kaltetuenetakoa izango da.
– BILDUri dagokionez, blokeoa egon den arren, bere eskura zeuden neurrietan ( auzo konposta esaterako) saiakera sakonagoa egin ez izana faltan botatzen dugu.
Guzti honek, gure mankomunitatean, Tolosaldean, hondakin birziklagarrien bilketan %60ra iristen ez den herri bakarra izatea ekarri du, Andoainen hondakinen %29 ( besteen erdia edo gutxiago) baino ez baita horrela biltzen.
Eguzkik bere aldetik, ZERO ZABOR helburu hartuta, Hondakinen Mahaian aurrena eta Andoaingo Udalbatzan aho batez ondoren, onartuta erabakiak gutxieneko oinarritzat ditugularik, hondakinen ahalik eta kudeaketa egokiena bultzatzen saiatuko garela adierazi nahi dugu, osasuna, baliabide naturalak, energia ez xahutzea eta ingurumena zaintzen saiatuko delarik, betiere.
Bide horretan, eskualdean bertan bilketa alternatiba egoki bat topatu dezakegu, emaitza onak ematen ari dena, edukiontzietan oinarritzen dena eta bilketa emaitza onak ematen ari dena: Tolosan erabiltzen ari direna. Iritzi guzti hauek herritarrei ezagutarazteko bilera zabal eta ireki era egin genuen, non alderdi guztiak gonbidatuak zeuden, baina nola diren gauzak, errausketaren alde dauden alderdi guztiak kale egin zuten bilera hartan. Herritarrek berriz, pauso eraginkorrak hartzea eskatu zuten .
Eta noski, errausgailu egitasmo berri bat etortzen bada horri aurre egingo diogu eta andoaindarroi zera eskatu nahi dizuegu: hauteskunde hauetan herrian nahiz Aldundian dauden aukeren artean ondo pentsatu nori eman botoa, EAJ, PSE eta PPri emanez gero zuen erabakiarekin, Andoaindik hiru kilometrora errauskailu bati ateak irekitzen laguntzen aritu zaitezkete eta.