Albistea

  • Hondakinen politika legegintzaldi berrian

    2015-06-20

    Hondakinen karakterizazioa 2015 ekaina1Eguzkik bere ikuspegia azaldu nahi du hondakinen politikaren inguruan udaletan eta aldundian legegintzaldi berria hastera doala kontutan hartuz. Horretarako, gaur egungo egoera abiapuntu bezala hartuta, hondakinen politikako oinarriak zeintzuk izan behar duten proposatu nahi dugu.

    Maiatzaren 24ean eginiko hauteskundeetako emaitzen arabera osatu dira dagoeneko udaletako eta aldundietako gobernu berriak, eta Eguzki Taldeak hondakinen kudeaketaz jarrera positibo eta aktiboa edukitzea eskatzen die. Kudeaketaren helburua bakarra izan behar da: birziklapen maila ahalik eta altuena izatea, zero zabor bidean. Helburu hau finkatzea da garrantzitsuena, eta ondoren hori lortzeko bitartetakoak aukeratu, herri edo auzo bakoitzak dituen baldintzetara egokituz,.
    Alderdi politikoek interes orokorra baino beraien interesen arabera jokatu dute azken urte hauetan eta ezinezkoa izan da eztabaida lasaia eta mamitsua izatea. Baina Europako Batasunak hondakinen kudeaketarako ezarritako zuzentarauan ederki asko sailkatu ditu eginbeharrak, eta gai honetan aurrera begira emango diren aldaketak hondakinen kudeaketarekin zorrotzagoak eta exigenteagoak izateko hartuko dira. Bide horretan pasa ezin den marra gorri bat dago: erraustegiarena, alegia. Hortaz, 2020an ezingo dira erre birziklagarriak diren hondakinak, eta norabide horri begira ekin behar dugu. Erraustea beste garai bateko neurria da, zaharkitua gelditu dena, zaborra nahastua jasotzen duten zabortegiena bezala.
    Egun hauetan entzuten ari garen mezu batzuk kezka handiz hartzen ari gara. Helburua lehenestea baino bitartekoa azpimarratzen dute, erraustegia. Baliabideak xahutzeaz gain, bitarteko txarrena da, kaltegarriena osasun, ingurumen eta ekonomia mailan.
    EAJren aldetik jarrera horrek ez gaitu harritzen, baina larria da PSE gai horretan eskuetatik joatea. Geroago aldatu bada ere, aspaldian teknika horren aurka azaldu zen aipatu argudioak bereak eginez. Alderdi honek Madrilgo erkidegoan 2011-2015 legealdirako aurkeztutako programan errausketa sistema baztertzeko plana aipatzen zuen, bertan duten Valdemingomez Erraustegia itxiz. Esan dugun bezala, alderdiaren jarrera da, eta hau bezala beste ereduak aurki ditzakegu.
    Honetan erabakiak hartzeko ahalmena dutenei marra gorria ez pasatzea eta indarrean jarriko dituzten neurriak birziklapen maila igotzeko eta atzera ez egiteko eskatzen diegu.
    Amaitzeko, aipatu nahi dugu birziklatze portzentajea oso baxua dela oraindik. Duela hilabete bat Errausgailuaren Aurkako Gipuzkoako Koordinakundeak, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkirekin batera, erdialdeko kontenedore batean(errefusakoan) zeuden hondakinen motak aztertu genituen eredu moduan. Izandako emaitzek gauzak ondo egiteko oraindik bide luzea geratzen dela argi adierazten dute:
    % 62 organikoa, 24,5kg. / % 25,3 papera 10 kg. /
    % 8,9 plastikoa 3,5 kg./ % 3,8 errefusa 1,5 kg.
    Errefusako kontenedorean zeuden hondakinen %96,2 birziklagarriak dira, baina horra botatzen ditu jendeak. Eta baita komertzioek ere. Lotsagarria. Eta esanguratsua.

    hondakinen karakterizazioa 2015 ekaina2
    Egoera honi buelta eman behar diogu denon artean. Legegintzaldi berri honetan orain arte izandako desadostunak alde batera utzi eta egokiagoak diren birziklatzeko portzentajeak lortzeko beharrezkoak diren bitarte eta baliabideak ahalik eta azkarren adostu behar ditugu.

    2015eko ekaina

    Oarsoaldeko EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

June 2015
M T W T F S S
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

LIBURUAK

liburuak