“Donostialdeako metroa” proiektua gelditzea eskatu dute

Donostiako metroa 2015 uztaila 1

Donostiako bizilagun eta elkarteek “Donostialdeako metroa” proiektua gelditzea eskatzen dugu eta gizarte-eztabaida bat irekitzea.

Hiritarren beharretara gehien egokitzen den hiri eta garraio modeloaren inguruan.

Joan den maiatzaren 29an, Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-erdialdetik Metroa eraikitzeko Proiektua informazio publikora atera zuen. Jaurlaritzaren erabaki hori inguratu duen ilunkeriak eta hiritarrek nozitu duten informazio gabeziak, ordea, partehartze publikoa larriki kaltetu du. Alegazio epea kasik erabat oharkabean igarotzeko zorian egon da, hauteskundeen ondorengo egunetan hasi denez eta helegiteak aurkeztu ahal izateko emandako epe laburrean auzi honetan zeresan handia duten gainerako erakundeak oraindik eratu gabe zeudenez. Jende askok ez du prozesuan parte hartzeko aukerarik izan, ezta egitasmoa ezagutzeko denborarik izan ere. Lehenengo eta behin, agintarien gisa honetako ihardunbideak auzitan jartzen ditugu, herritarrek ordezkari politikoekiko duten mesdantza areagotu besterik egiten ez dutelako, hain zuzen ere jendarteak eguneroko bizitzari eragiten dioten erabakietan partehartze handiagoa eskatzen duenean.
Hala eta guztiz ere, egitasmoak herritarren erantzuna piztu du: infomazio publikoaren azken egunetan ehundaka alegazio aurkeztu dira eta auzoetako bizilagun, elkarte eta talde sozialetako hamarnaka lagun bildu dituzten batzarrak egin dira. Bilera horietan Metroaren egitasmoa ezbaian jarri duten hainbat galdera eta kritika planteatu dira: batetik, azpiegitura horrek hirigintza-ondarearen alorrean, ingurumenean eta gizarte arloan eragingo lituzkeen ondorioen mailan; bestetik, garraio publikoa sustatzeko Donostian lurrazpiko Metro bat eraiki ordez malgutasun handiagoa eta kostu ekonomiko txikiagoa duten beste alternatiben aurrean egitasmo honetan nabarmentzen den justikazio eta arrazoiketa faltari buruz ere. Nola justikatu daiteke trenbide azpiegituren zabaltze gogor hori, hiri-erdialdeko eta Amarako hainbat eraikinetan eragindako arrisku itzelak kontuan hartuta, edota Kontxako hondartzaren zorupea zulatuta kostaldeari ere kaltetzen diola ikusita? Nola egin daiteke 175 milioi euroko gastu publikoa (gehi desbideraketak) proiektuaren errentagarritasun sozial eta ekonomikoari buruz
inolako azterketarik agertu gabe? Finean, afera honek duen garrantzia, erabakiak hartzean partehartzeko daukagun borondatea, eta Eusko Jaurlaritza bere hitzen eta egiteen artean
kontraesanetan aritzeagatik sortu den frustrazioa agertu dira.

Donostiako metroa 2015 uztaila 2
Izan ere, Jaurlaritzak hitzemandakoen eta egindakoen artean nolako kontraesanean erori den azpimarratu nahi dugu, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburuak legegintzaldi honen haseran adierazi zuenez egungo egoera ekonomikoa ez baita Donostian Metroa bezalako “proiektu faraonikoak” egiteko ordua; jarraian “galdera ikur ugari” jartzen zizkion “Donostiako erdialdetik Metroa egiteko asmoari (…) Ez dakit jendea ohartaratzen den
nolako obra esleitu den eta horrek Donostiarentzat, bere inguruarentzat eta hiritarrentzat zer esan nahi duen”. Ondorioz, esaten zuenez, “gobernuak ezin du indarrez nahi duena
ezarri. Gure proposamena Donostialdearako mugikortasun soluziorik onena aztertzeko lan-taldeak abian jartzea izango da. Udalarekin, Diputazioarekin eta hiritarrekin mahai
batean eseri beharko dugu, denon artean Donostiarako garraio-biderik egokiena zein den pentsatzeko” (Ana Oregi, 2013/2/3).
Gauzak horrela, benetazko informazio eta partehartze publikoko prozesu bat zabaltze aldera, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari Metroaren Proiktuaren tramitazioa geldi dezaten
eskatzen diegu. Halaber, auzoetako bizilagun, elkarte eta talde sozialen ekimen honek herritarren artean komunikatzeko, biltzeko eta partehartzeko bideak landuko ditu, Donostiarentzat nahi dugun hiri eta garraio ereduari buruz eztabaida publikoa sustatutzeko.

Donostian – 2015/7/17

Donostiako metroa 2015 uztaila 3