Albistea

  • Obrak aprobetxatu, bidegorriak egiteko

    2015-07-17
    Partekatu - Compartelo

    2015-7-12.Korredorea obretan Markinan.

    Bizkaiko Foru Aldundia Markina eta Berriatua arteko errepidea konpontzen ari da. Bidea zabaldu egingo du, eta apur bat zuzendu. Zoritxarrez, obra hori ez dute aprobetxatuko bi herrien artean bizikletentzako bidegorri bat egiteko.

    Antzeko beste kasu bat: Ondarroan 4 urtean Iturribarri eta KamiƱazpi auzoak konpondu ditu udalak. Ondorioz, oinezkoek espaloi gehiago eta zabalagoak dituzte bertan oinez ibiltzeko. Baina auzo hartan ere ez da bidegorririk egin.

    Eta halako adibide gehiago aurkitu ahal ditugu eskualdean.

    Gure herri eta auzoetan bidegorri sare bat edukitzea beharrezkoa da jendea bizikletan gero eta gehiago ibiltzea nahi badugu. Baina horretarako instituzioek argi eduki behar dute kale edo errepide bat konpontzen denean, bizikletei ere lekua egin behar zaiela.

    Bizikletan ibiltzea ona da osasunarentzat eta herriko kaleetan zarata eta kutsadura gutxiago egoten laguntzen du.

    Erakunde publikoek bizikleta alternatiba erreal bezala ikustea nahi dugu, eta euren politiketan kontuan hartzea beti!

     


    Partekatu - Compartelo