Gilaren submarinoa eta Zabaletaberriko txirrindularien bidegorria
2015-08-30
Partekatu - Compartelo
Gilaren urpekuntziak kolore egokia zuen, baina, behin urperatuta, ez zen gehiago ur azalera ateratzen. Antzeko zerbait gertatzen zaie zenbait bidegorriri: txirrindularien logikari bizkarra emanda diseinatuta egoteaz gain, oinezkoei ere ez diete batere mesederik egiten. Hori bai, urpekuntzi hark bezala, bidegorri horiek ere kolore egokia dute. Argazkia Zabaletaberrin ateratakoa da, Lasarte-Orian.