Albistea

  • Errausketaren kontrako giza katea deitu dute Donostian irailaren 13rako

    2015-09-06
    Partekatu - Compartelo

    Errausketarik-ez-3-aurkezten-2015 irailaIturria: Argia.

    [Pello Zubiria Kamino] Azken hauteskundeen ostean agintari berriek Gipuzkoan errauskailua eraikitzea berriro mahai gainera atera dutela eta, irailaren 13rako -Kontxako estropaden finaleko eguna- giza katea egiteko deia egin dute “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” lelopean. Deialdia honako erakundeek sinatu dute: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Ganemos Andoain Irabazi, Podemos, ESK, CCOO, LAB, ELA, CNT, CGT, STEE-EILAS eta Gazte Abertzaleak.

    Antolatzaileek prentsaurrekoan, Usurbilgo Noaua astekariak bildu duenez, esan zuten: “Hondakinen tratamendua errausketan oinarritu nahi badute, Foru Aldundi eta udal berriek herritarrak aurrez aurre izango dituzte, kalean aurre egingo diegu, baina Europako Parlamentuko Erresoluzioaren izenburuak dioen moduan “ekonomia zirkular bateranzko bidean” aurrera egin nahi badute, jendearen aldetik laguntza izango dute eta Gipuzkoa eredugarri izango da baita eremu honetan ere”.

    Antolatzaileek Gipuzkoako gizarteari egin diote dei: “Pertsona, jendarte, ingurugiro osasuntsua gauzatzearen alde baldin bazaude, Donostiako estropadetako bigarren igandean Kontxan daukazu zure lekua”.


    Partekatu - Compartelo