Albistea

  • Irailaren 14ean bizilagunen eta elkarteen Asanblada: Metroa Donostian?

    2015-09-10
    Partekatu - Compartelo

    donostiako metroa asanblada 2015 irailaDatorren irailak 14 astelehenean, Donostiako bizilagunen eta elkarteen Asanblada egingo da, gure hirian Metroa eraikitzeko proiektua dela eta, egitasmo hori gelditzearen alde herri-ekimena sustatzeko. Helburu hori aurrean, pertsona eta talde guztiei dei egiten diegu asteleheneko batzarrera biltzeko, Amara Zaharreko “karmeliten” parrokiako zine aretoan egingo delarik, arratsaldeko 7etan (areto hori EuskoTren geltokiaren parean dago, Easo eta Pedro Egaña kaleen izkinean).

     

    Metroaren gaia dela eta, gure ustez Donostiarako neurriz-kanpoko garraio sistema baten aurrean gaude, aipagarria delarik Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburuak berak 2013 urtean Metroaren proiektua “faraoniko”tzat jo zuela. Egitasmoa oso ezatabaidagarria da, bai obraren konplexutasun teknikoa eta tamainarengatik (hiriko eta Kontxako zorupea zulatzea dakar), kostu ekonomiko altuarengatik (175 milioiko aurrekontua), nahiz eraikuntza-lanen iraupen luzeagatik (lau urtez gutxienez jasango ditu hiriak obra horiek). Honi dagokionean, Metroaren egitasmoak sortarazten dituen galderak, kezkak eta kritikak askotarikoak dira: bai hiri-ondarean eragingo lituzkeen arrisku eta kalteengatik; bai hirigintzan, ingurumenean eta arlo sozio-ekonomikoan lituzkeen odorioengatik; bai erakaikuntza-lanen kostu handiaz gain azpigitura horren mantenimenduan eta funtzionamenduan egin beharreko gastuen inguruko azterketa gabeziagatik; eta bai Donostian garraio sistema alternatibo askoz ere malguagoak eta merkeagoak sustatzeko dauden aukerak baztertuz lurrazpiko Metro bat eraikitzeko erabakian antzematen den justifikazio faltarengatik. Guzti horrek halako azpiegitura baten beharrizana zalantzan jartzera darama (esan behar da egitasmoak modu kontraesankorrean bi geltoki berri besterik ez dituela aurrikusten, hirugarrena Amaran egun dagoenaren ordezkoa baita), baita plan horren atzean dagoen hiri ereduaz galdegitera ere. Bien bitartean,Eusko Jaurlaritzak Metro egitasmo zalantzagarri honen gaineko erabakien inguruan azken hileotan informazio eta partehartze publikoa larriki murrizten duen prozesu hermetiko bat abian jarri duela bistan dago. Horrenbestez, gure ustez erantzun sozial indartsua bultzatu behar dugu egitasmo hori gelditze aldera, Donostialdearako gehien egokitzen den garraio ereduaren nahiz hiri ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin.

    .

    Hori denagatik, irailaren 14ko batzarran zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Asanblada honetan, Donostiako hainbat bizilagunek eta elkartek joan den uztailaz geroztik abian jarri dugun ekimenaren berri eman nahi dugu, informazioa eta iritziak trukatu, eta Metroaren proiektua gelditze aldera aurrera begirako proposamenak eztabaidatu.

     

    Bestalde, afera honen inguruan azterlari independienteek duten iritzia ezagutu asmoz, irailak 15 asteartean, Koldo Mitxelenan “Donostialdeko Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa” izenburupean antolatu dugun hitzaldira etortzeko gonbita egiten diogu halaber jende guztiari. Arratsaldeko 7etan hasiko den hitzaldi honetan, Ander Gortazar arkitekoak azalduko du zergatik uste duen Metroa ez dela irtenbidea, eta zeintzuk diren eraginkorragoak iruditzen zaizkion estrategia alternatiboak.

     

    Beraz, zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu, baita nahi duenak gurekin harremanetan jartzea ere: Email:satorralaia@gmail.com

    Donostiako hainbat bizilaguneneta elkarteen ekimena


    Partekatu - Compartelo