Albistea

  • Bigarren eskuko liburu azoka arrakastatsua Donostian

    2015-09-22
    Partekatu - Compartelo

    liburu eta disko azoka 2015 irailaLarunbatean, bigarren eskuko liburu eta disko azoka egin zuen Eguzkik Donostiako Parte Zaharrean, San Bizente parean.

    Eguraldia lagun, jende dezente bertaratu zen eta, batez beste, 150 liburu eta CD inguru saldu/banatu genituen. Beraz, bere apalean, ekimen arrakastatsua izan zen, eta udaberrian antzeko zerbait egin genuela eta orduan ere harrera ona izan zela kontuan izanik, aurrerantzean jarraituko dugu, tarteka, azoka txiki hauek antolatzen.

    Gogoan izan liburuok 0 eta 3 euro bitartean saltzen/banatzen ditugula. Beraz, ekimen hauen helburua dirua biltzea baino gehiago, etxean zokoratuta dauzkagun liburuak berriz ere zirkulazioan ipintzea da, betiere berrerabiltze/birziklatzearen filosofiarekin bat eginez.

    Aukera aprobetxatu nahi dugu liburu eta CDak musutruk oparitu dizkiguten lagunei eskerrak emateko.


    Partekatu - Compartelo