Eguzki Barakaldok, igande honetan, Eretzara mendi martxa antolatzen du
2015-10-23
Partekatu - Compartelo
Eguzki Barakaldok aurten ere, ohitura bilakatu den Eretzara mendi martxa antolatu du. Martxa honen helburuak bi dira, alde batetik, Barakaldoko eta inguruko herrietako azken gune naturalez gozatu eta beste aldetik, naturgune hauek ia-ia akabatu dituzten megaproiektu txikitzaileek (Super-Sur, Gorostitza eta Errekatxoko txaletak, Zabalgarbi, etab.) sorrarazitako kalteak gertutik ikusi. Beraz, babestu beharreko gune natural hauen egungo egoerari buruzko hausnarketa txikia egiteko aukera izango dugu.
Ibilbidearen hasiera puntua Gurutzeta izango da eta helmuga barakaldar guztiontzat hain berezia den Eretza mendia izango da. Han goian, mendi tontorrean, gure laguna zen Josu gogora ekarriko dugu, amalurraren eta gure herriaren eskubideen alde egindako lana goraipatuz.