Albistea

  • Aldundiko basogintza zerbitzuak oker jokatu du Jaizkibelen

    2015-11-07
    Partekatu - Compartelo

    N2000_Jaizkibel 2015 azaroa

    Testuan aipatzen diren kalteak argazki honetan ikusten dira

    Aldundiko basogintza zerbitzuak eragindako Jaizkibelgo (Hondarribia) habitaten suntsiketa larria salatu nahi du Eguzkik. 

    Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian zehar, Jaizkibelgo habitat ezberdinak suntsitzeko egin dituen lanak salatu nahi ditu, are larriagoak direnak, Aldundia Jaizkibelgo erakunde kudeatzailea izanik. Ingurune natural esanguratsu hau Hondarribia, Pasaia eta Lezoko udalerrietako zenbait herri lur edo mendi publikoz osatua dago eta Natura 2000ko Kontserbazio Gune Berezi ( KGB) izendapenarekin babestua dago.

    Eguzkiko kideok baieztatu ahal izan dugunez, Aldundiak makina pisutsu autopropulsatuak erabili ditu europar mailako interesa duten habitatak ( europar txilardegi lehorrak), zeinak Habitataren Zuzentarauan katalogatuak eta babestuak dauden baita Eusko Jaurlaritzak berak ere, ia erabat suntsitzeko baita aldi berean, Hondarribiko zenbait gunetan (Justiz edo Gaztarroz esaterako) belardi eremuak soildu ere. Lan hauek, aldeko kontserbazio egoera eta heldua bezala ezagutzen direnera garatzen ari ziren habitatak larriki kaltetu dituzte, zeinak hainbat fauna espeziek babesleku, elikadura iturri eta birsortzeko gune bezala erabiltzen zituzten, aldi berean higadura eta lurraren galtze prozesuak eraginez.

    N2000_Jaizkibel2 2015 azaroa

    Testuan aipatzen diren kalteak ikusteko beste argazki bat

    Jaizkibelen Aldundia legez kanpo eragiten ari den zigorra, beste eragin kaltegarri batzuei batzen zaie: Pasaia eta Hondarribian 2010eko martxoan ustez ganaduzaleen inguruko interes pribatuek 500 hektareako sute itzela eragin zuten, 2014an Jaizkibelen espainiar ejerzitoak okupatzen dituen lursailetan piztu zen beste sutea , Juztizko golf zelaia, edo mendi honetako lur azpiko uratik Txinzer egiten ari den ur erauzketa.

    Natura 2000 sareko lekuaren interes botanikoa handia da, zeina habitat txiki ugariz osatua dagoen: orokorrean inguru arreak eta hezegune txikiak, amildegien hondokoak eta ibarrak, itsaslabarrak…non Euskal Herrian eta baita Europar kontinentean ere oso berezia den landaretza eta fauna bizi den. Gipuzkoako Aldundiaren eskutik eragindako txikizioak kalteak eragin ditzake beste lekuen artean Eboluzio Naturaleko Eremuetan, Babes Zorrotzeko Eremuetan eta Berreskurapen Ekologikoko Eremuetan, 2013az geroztik indarrean den Ulia eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuen kudeaketa planaren kontserbaziorako neurriek jasotzen dutenez.

    sutea_jaizkibelen

    Iraganeko Irudi bat, txilardegi baten zati bat erreta Jaizkibelen. Hortaz, albiste honetan aipatzen diren txilardegiek lehen ere izan dituzte arazoak.

    Guzti horrengatik, Eguzki talde ekologistak eskaera luzatzen dio Gipuzkoako Aldundiko mendi zuzendaria den Arantxa Ariztimuñori eta Hondarribiako Udalari, Jaizkibelgo Natura 2000 sareko zenbait lekutan egiten ari diren gehiegikeriak gelditzeko, erantzukizunak zehazteko eta ahal den neurrian sortu dituzten kalteak aztertzeko eta konpontzeko.

    Bidasoaldeko Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra

    Hondarribian, 2015eko azaroaren 6an

     


    Partekatu - Compartelo