Albistea

  • Garoña ez ireki berriro

    2015-11-11
    Partekatu - Compartelo

    Garoñaren kontrako Foroa,  zalatu nahi du Garoñako Zentral Nuklearra berriz ere martxan jartzeko saiakera zeharo zaharkiturik dagoen teknologia erabiltzeak istripu nuklear bat izateko arrisku handia ekarriko luke. Energia berriztagarrien aldeko apustua egitea ezinbestekotzat jotzen dugu. 

    Garoña Araba Iberdrola

    Garoñaren kontrako Foroa, Garoñako Zentral Nuklearra berriz ere martxan jartzeko saiakera salatu nahi du. Izan ere Nuclenor jabeak (Iberdrola eta Endesa) kapital-zabalkuntza egin duela jakin izan dute eta, era berean, SNK (Segurtasun Nuklearraren Kontseilua) eta gobernuarekin biltzen ibili direla dioten informazioak iritsi baitira.

    Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoak urteak daramatza zentral honen egoera txarra salatzen eta bere behin-betiko itxiera eskatzen. Hiru urte pasa dira bere jarduera bertan behera utzi zuenetik eta bi guztiz itxi zenetik. Guztira, 43 urte ditu. Berriz ere martxan jarri ahal izateko, konponketetan egin beharreko diru inbersio erraldoiak ez luke arrailez beterik eta zaharkiturik dagoen zentral honen ziurtasuna bermatuko talde hauen aburuz. Bere iraungitze-data gainditurik dago eta bertako teknologia zaharkitua guztiz. Aldi berean, ekoipen fotovoltaiko eta eolikoak blokeo lotsagarria jasaten duela salatu nahi izan dute ekologistek. Guzti honengatik, ez dute beharrezkotzat jotzen, inundik inora, zentrala berriz irekitza, hare gehiago, bere egoera ikusirik, arduragabekeria itzela iruditzen zaie, matxura berriek istripua larria ekar lezake, jario erradiaktiboa, adibidez.

    Garoñaren Kontrako Foroa, Garoñako zentral nuklearra martxan jartzeko baimena ez onartzea eta behin-betirako ixtea eskatzen du.

    Garoñaren kontrako foroa


    Partekatu - Compartelo