Albistea

  • Klima aldaketaren kontrako “pintada” erraldoia Kontxan

    2015-11-28
    Partekatu - Compartelo

    CO2 Stop -2015 azaroaAstelehenean Parisen hasiko den klima-aldaketari buruzko goi-bilera dela eta, Eguzkiko kideok “pintada” erraldoi bat egin dugu gaur Kontxan. Mezua, honako hau: “CO2 STOP”. Izan ere, CO2 berotegi-efektuko gasetatik erreferentzialena da.

    “Pintada” egiteko lekua ez dugu kasualitatez aukeratu. Itsasoaren mailaren igoerak, klima-aldaketaren ondorio denak, hondartzak arrisku larrian jartzen ditu. Aztik eginiko ikerketen arabera, mendea bukatu baino lehen Euskal Herriko hondartzetako azalera % 25 eta % 40 bitartean murriztuko da. Hondartza batzuk desagertuko dira, argi eta garbi. Udaletxe aldera dagoen Kontxako zatia ere zeharo urpean geratuko da.

    Zubietako erraustegia da, ezbairik gabe, Gipuzkoak klima-aldaketa moteltzen laguntzeko egin dezakeen txarrena

    Eguzkikook, mundu zabaleko gainerako ekologistak bezala, egunotan Parisera begira egongo gara. Baina, “global pentsatu, lokal jokatu” filosofia beti gogoan, ez diogu horregatik gure gertuko inguruari begirik kenduko. Eta, horrela, ia-ia nahi gabe, begirada joan zaigu Zubietako Gainera, non Foru Aldundiak berriro hondakin-erraustegi bat ezarri nahi duen. Erraustegia da Gipuzkoak ondoko urteetan klima-aldaketa moteltzeko ahaleginei egin diezaiekeen mesederik txarrena. Diferentzia handiarekin, gainera. Zabalgarbiko, hau da, Bizkaiko erraustegiko datuak estrapolatuz, lasai asko esan daiteke Zubietako erraustegia izango litzatekeela Gizpuzkoan CO2 gehien isuriko lituzkeen enpresa (ikus Zubietatik Parisera begira http://eguzki.org/2015/11/24/zubietatik-parisera-begira/)

    EGUZKI

    2015eko azaroan

    [recent_facebook_posts number=1 likes=1 comments=1 excerpt_length=250 show_page_link=1 show_link_previews=1]


    Partekatu - Compartelo