Albistea

  • Garoñari buruzko erabakia atzeratu egin du CSNk

    2016-01-21
    Partekatu - Compartelo

    garoña 2016 urtarrilaIturria: Berria.

    Mahai gainean dituen txostenak ontzat joz gero, zentral nuklearrari berriz zabaltzeko baimena emango dio. Prozesua “bizkortu” nahi izana egotzi diote PPri.

    SNk atzeratu egin du Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko baimenaren inguruko erabakia. Osoko bilkura egin du gaur, eta bertan, Nuclenorri eskatutako hobekuntzak egin dituen aztertu dute kontseilariek. Azaroan, CSNk ontzat jo zituen Nuclenorrek aurkeztutako hainbat hobekuntza. Erabakia, ordea, beste bilera baterako utzi dute.

    1970etik martxan da Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia). 2012az geroztik etenda du bere jarduna. 2013ko ekainaren 6an ixteko agindua eman zuen PSOEren gobernuak, baina 2014ko maiatzean, Nuclenorrek baimena eskatu zuen zentralaren jarduna 2031ko martxora arte luzatzeko.

    Iberdrola eta Endesa konpainiek osatzen dute Nuclenor, zentrala kudeatzen duen sozietatea.

     


    Partekatu - Compartelo