Satorralaiak elkarteak testu bat kaleratu du Donostiako metroa dela eta
2016-01-26
Partekatu - Compartelo
Metroaren eraikuntza proiektuko azterketa-lan geoteknikoak eta antzekoak egiten hasi direla salatzen dugu.
Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzeko “satorralaia” bizilagunen mugimenduak salatu duenez, Metroaren igarobidearen eraikuntza-proiektuak idazteko azterketa-lan geoteknikoak egiten hasi dira (gaur Hiri-erdialdeko Zaragoza plazan eginiko salaketa ekintzaren argazkiak bidaltzen ditugu). Horrenbestez, Metroaren egitasmoko ibilbidearen inguruan (Lugaritz-Mirakontxa zein Mirakontxa-Easo zatietan) lursail publiko nahiz pribatuetara sartuko dira eta prospekzio geologikoak egiteko okupatuko dituzte. Lan horiei buruz Udalak tramitatu duen lizentzian eta bete beharko dituzten baldintzak zein diren galdeginez, informazioa eskatu genuen udaletxean abenduaren amaieran. Baina informazio eskaera horrek ez du erantzunik jaso. Hirian “Metroa” erakitzeko egitasmo hori gelditzea eskatzeko eginiko 400 alegazioek erabtzunik jaso ez zuten bezalaxe. Hortaz, egite kontsumatuen inposaketa hori modu paketsuan ekidite aldera mugitzera goaz.
Lan horiek hasi direla ikusirik, ihardunbide hau proposatzen dugu:
1. Jende guztiari dei egiten diogu, Metroaren proiektuaren ibilbidean nahiz bere inguru hurbilean gisa honetako azterketa-lanik egiten ari dela ikusiz gero, horren berri bizilagunen mugimendu honi emateko berehala. Bi argazki bidaltzen dizkizuegu, hain zuzen ere zundaketa geotekniko horiek egiteko erabili ohi dituzten makinak nolakokoak diren jakiteko, baita lurrazpitik ateratako laginak biltzeko erabili ohi dituzten kutxak nolakoak diren ikusteko ere (60 zentimetro luzeko 5 lagineko kutxak).
2. Prospekzio geologiko horiek eta bestelako azterketa-lanak egiteko, Metroaren egitasmoko ibilbidearen gainean dauden lursailetara sartu eta aldi baterako okupatu beharko dituzte, beren tresneria eta makinariarekin. Lursail pribatuen kasuan, jabeek enpresari lursailera sartzeko baimena ez emateko eskubide osoa dutela jakinarazten dugu, hain zuzen ere Metroa sustatzen duen Administrazioak lursail horiek aldi baterako okupatzeko legezko espedientea burutzen ez duen bitartean (kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila da Administrazio eskuduna). Hortaz, legeak eskatzen duen baldintza administratibo hori bete ezean, enpresari lursailera sartzeko baimenik ez ematea proposatzen diegu jabeei, baita enplegatuek “hitzezko” akordio batera ailegatzea proposatzen badiete ere.
Hortaz, adi egoteko eta lan horien inguruko edozein berri bizilagunen mugimendu honi berehala emateko dei egiten diogu jende guztiari, Metroaren proiektuko azterketa-lan horien geldiarazpena eskatzeko.
Agur eta eskerrik asko.
Metroa gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimendua