Albistea

  • Ehiza postuak Ulian

    2016-02-13
    Partekatu - Compartelo

    OLYMPUS DIGITAL CAMERAGaur egun debekatuta dago ehizatzea Ulia mendian, zehazki Donostiako Udalak bertan dituen lurretan eta, hala ere, ehiza-postuak daude oraindik.

    Herri Ametsa Ikastolako ondoko postua, esaterako, arriskutsua da aldamioak erortzear dituelako, eta eragin handia du ingurumenean. Gehienek oholak, sareak eta antzekoak dituzte, eta bada aulki bat duenik ere.

    Gogorarazi nahi dugu Ulia Parkea segurtasun-eremu izendatu zuela 2014an Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Natura 2000 Sarean dagoela 2004. urtetik bertako balio biologikoak direla eta, hala nola itsas bazterreko habitat naturalak, itsas hegaztien koloniak, etab.

    Horrelako egiturek, ordea, arriskuan jartzen dute pertsonen segurtasuna, eta galarazi egiten dute mendiaz disfrutatzeko dugun eskubidea.

    Hori dela eta, eskatzen diogu dagokion erakundeari lehenbailehen ken ditzala Ulian dauden ehiza-postuak herritarren segurtasuna eta erabilera publikoa bermatzeko, eta ingurumena hauen eraginetik babesteko.

    OLYMPUS DIGITAL CAMERA

    2016.02.13  Oarsoaldea- EGUZKI Talde Ekologista

    Partekatu - Compartelo