Albistea

  • Uliako mintegien parkea salba dezagun!

    2016-02-18

    ulia 2016 otsailaIturria:  Amigos del parque de viveros de Ulia.

    Donostiako udalak behin behineko onarpena eman du Uliako Mintegien parkean etxebizitzak eraikitzeko.

    Ulia pasealekua eta Jose Elosegi kaleen izkinan kokaturiko orubeaz ari gara. 14.500 metro koadroko gune honek landare eta lorez hornitu ditu hiri osoko lorategiak, 2008an Udal Mintegiak Lau Haizetara mugitu eta ateak itxi zituen arte. Hain zuzen, Uliako biztanleek sail hau hiritarrei irekita egon zedin gogor lan egin dute. Izan ere, parke publiko bezela proiektatu zen bere sorreran.

    Auzokideen eta Uliako Auzo Elkartearen lan jarraiari esker, Udalak garai batean hiria hornitu zuten ur-biltegiak eraistea ekidin zen. 2014. urtearen amaieran, gune berde hau parke publiko gisa irekitzea lortu zen, Uliako Lore-Baratzak proiektuaren pean. Ekimen honek kudeatzen du gaur egun Mintegien parkea, eta oso denbora gutxian, ekimen asko hartu ahal izan ditu: besteak beste, Donostiako lehen baratze komunitario ekologikoa, natura hezkuntzako ekimenak, zein era partehartzailean kultura eta jendarte inklusioa. Honegatik, eta proiektu honen parte diren eta egunerokotasunean paisaia aberastasuna eta aniztasun biologikoa defendatzen dabiltzan hiritarren asmo altruistak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak merezitako saria eman zion Uliako Auzo Elkarteari, jendartearekiko inplikazioe eta konpromisoa Elkarlan Sariekin errekonozitu zienean.

    «Uste dut argi eta garbi zaretela eredugarri. Hiritar partehartzeaz eta afera publikoen ardurak partekatuz, auzokideen bizi baldintzen hobekuntza bati egin dakieken ekarpenaren eredu zaretela. » Josu erkoreka, Administrazio publiko eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren Bozeramalea.

    Bestalde, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) erabilpen publikoko gune berdeak ezinbestekotzat jotzen dituela aipatu genezake, pertsonen ongizate fisiko eta emozionalerako beharrezko gisa… baita beste argumentu asko ere, baina galdera nahiko sinplea da:

    Beharrezkoa da parke hau sakrifikatzea, 70 apartamendu eraikitzeko, egungo udal gobernuak izendatuak dituenean etxebizitza publikoak Donostiako beste zenbait partzeletan? Beharrezkoa da auzoen, auzokide askoreen eta donostiako hiritarren ahotsei muzin egitea, edozerren gainean etxebizitza eraikitzeko politika bat garatzeko? Hori da “hiri ireki eredu bat”?

    Parke hau, Uliako Mintegietakoa, ezagutzen ez badezue, oraindik astia duzue bisitatzeko. Etorri eta lekuan bertan espazio hau txikitzearen ondorioak ikustera honbidatzen zaituztegu. Gure partetik, eta informazioa eduki dezazuen, Uliako Auzo elkarteak, parkea salbatu eta merezi degun erabilera emateko saiakeran, ekoitzitako dokumentazioa uzten dizuegu.

    Hala, hau bakarrik gaineratu nahi degu…

    Zure laguntza behar dugu! Mesedez, sinatu eta zabaldu eskaera hau zure lagun eta ezagunen artean. Horrela, ososrik eta bizirik mantenduko degu hiriko txoko berezi hau, ondare Ulia eta Donostiarako duen balio jendarte, paisai eta historia mailako balioagatik.

    Sinatu nahi baduzu, sakatu hemen

    oharra: Jasotako sinadurak Donostiako Udalean emango ditu Auzo elkarteak, sail hau gune bezala rekalifikatua izan dadin.