Albistea

  • Ulia: herritarraren gozamenerako hiri parke ahalik eta natural eta seguru baten alde

    2016-03-01
    Partekatu - Compartelo

    Ulia Jaizkibel itsas babesgunea 2015 uztaila2014ko uztaila data garrantzitsua izan zen Uliako Hiri Parkearentzat, segurtasun-eremu izendatu baitzuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, zeinak ehiza debekatu baitzuen Ehizari buruzko Legea kontuan hartuta, eta bizilagunen elkarteek, mendi-elkarteek, talde ekologistek eta Donostiako eta Pasaiako Udalek eskatuta. Segurtasun-eremuetan, neurri bereziak hartzen dira pertsonen eta beren ondasunen babesa bermatzeko.

    Orain, ehiza Federazioa presioa egiten ari da Ulian berriro ehizatu ahal izateko, eta interes pribatuak gizartearen interes orokorrei gailentzeko.

    Uliako Plan Berezia

    Pasaiako eta Donostiako Udalak Uliako Plan Berezia idazten ari dira Parkean aurreikusitako gizarte eta hirigintza erabilerak antolatzeko. Federazioaren proposamen honek Plan Berezia boikotatu nahi du. Hain zuzen ere, Pasaiako eta Donostiako museoen ordezkariek eta Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko Kultura Sailetako ordezkariek, “Donostia-Ulia-Pasaia, bi badien arteko ibilaldia. Itsasertzeko portu eta museoen arteko ibilbidea” proposamen turistiko berria aurkeztu zuten iaz Pasaiako Abaola Itsas Faktorian.

    Ulia eremu periurbanoa da, eta Donostialdeko eta Oarsoaldeko jende asko joaten da bertara, Lapurditik datozen xendazaleak ahaztu gabe. Hamaika ibilbidek, Talaia bideak (Bidarte-Donostia), Itsasertzak, GRek eta PRek eta Santiago Bideak zeharkatzen dute Ulia Parkea. Horrez gain, Uliako Parkean ehiza debekatzeko gizarte-eragileek erabili zituzten argudioak segurtasuna eta Pasaiako Badian erabilera publikoko eremu gutxi egotea izan ziren. Gogora dezagun, Pasaia narriatutako gunea dela, eta biztanle asko dituela. Eta Uliak funtsezko zeregin sozial hori bete behar du, aisialdirako eremu lasaia izan behar du.

    Behean izenpetzen dugu gizarte-eragileek ez dugu atzerapausorik onartuko, eta ahalegin guztiak egingo ditugu bertakoen, ikastetxeen, xedazaleen, turisten eta familien elkarbizitza eta segurtasun bermatzeko.

    Hori dela eta, Pasaiako eta Donostiako Udalei eta Foru Aldundiari eskatzen diegu Uliako Hiri Parkea defenda dezatela, interes pribatuen presioei amore eman ez diezaietela eta Uliako interes sozialak eta orokorrak babes ditzatela. Eta gizarte-eragileei eskatzen diegu ingurumena eta Ulia defenda dezatela, Donostialdeko eta Oarsoaldeko ondare komuna baita.

     

    Ulia, San Pedro, Trintxerpe, Bidebieta Bizilagunen Elkarteak

    Club Vasco de Camping, Jaizkibel MT, Itsastarrak, Trintxer, Itsas Mendi

    Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, Ekologistak Martxan, Greenpeace, SEO-Birdlife, Ugatza, Haritzalde, Itsas Enara

    Uliako Lagunak, Herri Ametsa Ikastola, Asociación Jacobea Irun-Bidasoa JACOBI, Asociación Jacobea Donosti,

     

    EGUZKI talde ekologista eta antinuklearrak, martxoaren 6an, igandean, “ULIAN EHIZARIK EZ” ibilaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

    Goizeko 9tan elkartuko gara Mirakruz Gainan (ARZAK jatetxearen ondoan) edo 10etn goiko lepoan (Gure Ametsa Ikastola aldemenean). Ulia oso ondo ezagutzen duen Jesus Mari Alquezar CVC elkarteko ohorezko presidenteak erakutsiko digu bidea, eta Uliako GEOBIDE erakargarriaren EKIALDEA ezagutuko dugu.


    Partekatu - Compartelo