Azkenaldian erraustegi bat eraikitzeko planak berpiztu dira Gipuzkoan. Proiektu hau Zubieta inguruan kokatzen da, Andoainetik oso hurbil, 3 kilometrotara hain zuzen. Gure herria eragin handiko perimetroan dago, hau da, erraustegitik 5 kilometro baino gutxiagoko distantzian.
Egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari eta zehazki Andoain herriari. Carlos III osasun institutoaren txostenek (ikerkuntza biomedikoaren organismo publiko nagusia), azaltzen dute erraustegiek osasunarentzat ondorio larriak eragiten dituztela 20 kilometroko erradioararte, Gipuzkoa osoarentzat arrisku bat izanez.
Honen arrazoia da zaborraren errausketak guretzat eta gure ingurumenarentzat kaltegarriak diren produktu kaltetsuen kantitate handiak eragiten dituela. Zaborra karbonoz, hidrogenoz, oxigenoz, nitrogenoz eta azufrez osatuta dago. Kloruroa eta bromoa ere izan ditzake. Zaborra erretzeko oxigenoa erabiltzen da eta horren ondorio dira, beste batzuen artean errautsa eta gasak. Errautsetan partikula toxikoak daude eta hondoko gasak sortzen dira; carbono dioxidoa, nitrogeno oxidoa, azufre dióxidoa, carbono monoxidoa, dioxinak eta furanoak.
Produktu horiek minbizi mota batzuk eta diabetesa jasateko probabilitateak areagotzen dituzte, are gehiago 5 kilometroko perimetroaren barnean, non Andoain kokatzen den.
Honetaz gain GEIS (Grupo de Estudios de incineración y salud) medikuen plataformak, zeina Errausketa eta osasunaren Ikerkuntza taldea) 2004. urtetik zaborren errausketaren inguruko ikerkuntza zientifiko zorrotzak aztertzen aritu den, berriki jakitera eman duenez, errausketaren ondorioz jaiotzazko malformazioak % 30 handiagotzen dira eta giltzurrun displasia % 50. Minbiziari dagokionez, pleurako tumore baten ondorioz hiltzeko probabilitateak %84 handitzen dira eta diabetesa jasatekoak ere nabarmenki hazten dira.
Hau guztia gutxi balitz, jakin berri da Añorgako zementu-fabrikan 2008. urtetik hiru motatako hondakin industrialak erretzen direla, horietako bat hondakin arriskutsu edo “ Erregai alternatibo onartutako hondakin arriskutsu” bezala kalifikatua dagoena, erreketa horien errautsak porlanari erantsiz direlarik. Hori guztia ez da publiko egin. Baliteke horrela Buruntzaldean, eta zehazki Andoainen gaitz kaltegarrien eta heriotza goiztiarren handiagotzeak azaltzea posible izatea. Baliteke orain azalpen bat izatea.
Guzti honek sortzen dizkigun kezkak eta arduraz jokatzeko dugun betebeharrak, pasadan otsailaren 20ean sustatzaileei arduraz eta gizabidez jokatzeko eskatu genienean bezala, Gipuzkoako herritarrei deialdia egin nahi diegu datorren martxoak 12an 17:00etan Andoaineko Etxeberrieta Plazatik abiatuko den osasunaren aldeko martxan parte hartu dezaten.
IPAR HAIZEA, Andoainen 2016ko martxoaren 5ean.
Osasunaren Martxaren alde orain artean jasotako atxikimenduak
ANDOAIN:
– Batukada Feminista. – Maizorri txalaparta eskola.
– Jamaika Plan Bertso Eskola. – Andoaingo Pilota Eskola. – Duintasuna. – Irunberri Kultur Elkartea. – Belabieta Asociación Republicana. – Andoaingo Eguzki. – Andoain Zero Zabor IBE – Azpikola Berreskuratu. – Burdina Taldea. – Banda Errepublikarra. – Santakrutz Jai Batzordea. – Txozna Batzordea. – Ernai. – Sortu. – EH Bildu. – Ganemos. – Irabazi. – Podemos. – LAB.
– Andoaingo Gaztetxea.
– Stop Deshaucios.
– Activate.
– Agrupación PCE-EPK.
GIPUZKOA:
Alderdiak – Sortu. – EH Bildu. – lrabazi. – Ezker Anitza-IU.
Sindikatuak.
– LAB
– ELA
– ESK
Herri Mugimenduak – Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra – Zero Zabor IBE
– Errausketaren Aurkako Koordinadora.
– Ekologistak Martxan.
– Zubieta Lantzen Kultur eta Kirol Elkartea – Usurbil Erraustegia Erabakia – Aire Garbia (Lasarte) – Aiztondoko errausketaren aurkako Plataforma.
– Donostia Bizirik.
– Añorga Bizirik.
– Zubietako Herri Batzarra.
Prentsaurrearen bideoa: