PRENTSARAKO KOMUNIKATUA
Hurrengo apirilaren 2an, larunbata, ekologista, antimilitarista eta internazionalista erakundeen lagunok elkartuko gara “gastu militarra eta armagintzaren kontrako 9 martxa” ospatzeko.
Martxa hau goizeko 11etan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurretik, Barakaldoko “Precicast” militar lantegira hurbilduko gara, eta bukatuko da Getxoko Sener enpresaren aurrean.
Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dugu: Alde batetik gastu militarrarako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza eta Israel armadaren arteko dagoen harremana. Honetaz aparte aurten ere beste salaketa egin nahi dugu: Euskal armagintzak parte hartzen du hainbat gatazka belikotan, eta gerra horietatik milaka lagunek ihes egin behar dute, euren eskubide guztiak galtzen. NATOk Arazo honi ematen dion irtenbidea Egeo itsasora gerra-itsasontziak bidaltzea da, errefuxiatuen helduera ekiditzen saiatzeko.
Adibidez aurtengo gastu militarra estatu espainarran 24.490 milloi eurokoa izango da, kalkulo honetan ministeritza desberdinetako eta departamendu anitzetako gastu militarrak sartuta daude. Honi gehitu behar diotu armen negozioarekin estatuak duen zorra, hain zuzen ere, beste 40.000 milloi euro gehiago.
Euskal armagintzan 100 enpresa inguruk parte hartzen dute. 2014 urtean armagintzaren fakturazioari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko hirugarren postuan zegoen, Madril eta Andaluziaren atzetik.
2014.urtean Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera (2015ekoak oraidik egiteke daude), material militarraren fakturazioan EAEko bi empresa Estatu Espainiarreko 10 enpresa handienen artean jarri ziren: ITP 224 milioirekin estatu mailan bostgarrena da, Aernnova hamargarrena 60 milioirekin.
Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean.
Euskal armagintzaren enpresek urtero, gutxi gora behera, 800 milloi eurotako material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu batuak, Inglaterra, Marroko, Israel, Egipto, Brasil, Mexiko eta Argentina. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.
Adibide moduan aipatuko dugu Getxoko Sener enpresa. Israeleko “Israel Aircraft Industries LTD” enpresarekin laguntzeko konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, “Vulcan” programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurotakoa da. Laguntza honek beste laguntzaile bat dauka: “Rafael” enpresa. Hauentzako Israeleko hegazkin militarretan dauden sensoreak diseinatu egin ditu Getxoko enpresak. Sensore hauen zeregina bonbardeatu behar duten helburua aurkitzea eta ardaztea da.
“Sener” europa mailan enpresa liderra da, besteak beste, hurrengo arlotan: “Ekintza eta Kontrola” sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak” aplikazioetan.
Beste aldetik beste enpresa bat salatuko dugu, hain zuzen ere, Barakaldoko “PRECICAST”, “ITP” taldearen barruan dagoena, eta Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena.
Inetituzioek Armagintzara bideratzen duten dirua oso altua da, beste arlotan murrizketak pairatzen ditugun bitartean, adibidez beste arlo produktiboak eta gizartearen onerakoak direnak.
- Ø SENER, azken bi urtetan, Eusko Jaurlaritzak emandako 2 milloi euro jaso ditu.
- Ø PRECICAST aurten 1,5 milloi euro jaso ditu, Indartu programari ezker.
- ITPk, Industria Ministeritzatik, 5 milloitako laguntza ekonomikoa jaso du, “arlo estrategikoetan konpetibitatea bultzatzeko”, “ITP-Global 400” plan barruan.
Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizi martxa hauxe antolatu dugu. Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: “Orbea” enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motza desberdinak.