Albert Einsteinek esan omen zuen: “Soilik bi gauza amaigabe daude, unibertsoa eta gizakien ergelkeria, eta unibertsoaren amaigabetasunaz ez nago guztiz seguru”. Einsteinek gauza asko ezagutzen zituen, baina ez zuen Santa Klara ezagutzen, ezta PP ere. PP ezagutu izan balu, jakingo zukeen askoz gauza amaigabe gehiago ere badirela; esaterako, alderdi horren tema porlana eta espekulazioa azken zokoraino ere eramateko.