Ez da Garoña ixteko ahaleginak gelditzeko unea, areagotzeko baizik
2016-04-16
Partekatu - Compartelo
Galanek sindikatuekin egindako bileran Garoña arrazoi ekonomikoengatik ez dela zabalduko egindako adierazpenak direla eta, Garoñaren kontrako Foroak hauxe adierazi nahi du:
1- Galanek benetan hitz egin balu, adierazpen horiek Akziodunen Batzar Nagusian egingo zituen, edo aurreko egunetan espazio zabala eskaini dioten egunkariren batean edo askoz hobeto, CSNn Garoña 2031 luzatzeko eskaera kentzearekin batera egin izan balitu. Baina adierazpenak bilera pribatu batean egin ditu, hurrengo egunetan filtratuko zirela jakinda. Bide hau erabili izanak bere adierazpenen balioa zalantzan jartzen du.
2- Galanek tutua jo digula dirudi, hau da, funtzioetan dagoen Gobernuari bidalitako mezua: energia nuklearrari zergak gehiago jaitsi behar zaizkiola enpresa elektrikoek zentralekin jarrai dezaten. Horrela edozein negoziotan irabazi daiteke, Gobernuak gastu erdiak ordaintzen baditu edo zergak hutsaren hurrengoan uzten baditu, irabazi ziurra!
3- Arrazoi ekonomikoez gain, Galanek ez du aipatu nahi Txernobil eta Fukushimako 200.000 hildakoen ondoren herritarrek jadanik ez dutela nukleazaleen gezurretan sinisten eta Garoñaren eta energia nuklearraren kontra gero eta ozenago den mugimendua indartzen ari dela: Iberdrolatik joaten ari diren herritar, udal eta enpresak, gaur estatuko Kongresuan onartutako legez kanpoko proposamena…
4. Galanek zentrala ez dela errentagarria ekologistok aspaldi esan dugun gauza bera da, alegia, zentral nuklearrei dagozkien gastu guztiak esleituz gero (milaka urtetako hondakin nuklearrak zaintzearen kostua, segurtasuna handitzeko egin beharreko hobekuntza guztien kostuak…) energia garestiena dela, alde handiz gainera. Benetan poztekoa da, arrazoia ematea, asko tardatu badu ere!
Beraz, Foroak herritarrei dei egiten die Garoña ixteko ekimenetan parte hartzen jarraitzeko: Portabilitaterako konpromisoa konpromisoasinatu, energia nuklearrik ez duten enpresetara pasatu, senide eta lagunei ere gauza bera egitera gonbidatu, etab.
Garoña itxi behar dugu, baita estatuko eta munduko nuklear guztiak ere 3. istripu larria gertatu baino lehen!